Basurtuko Beti jaia alai dantza taldearen ibilbideaz solasean

Bilboko Aste Nagusian euskal dantzak ere badu bere tartea, eta aurten gainera, eszenatoki berriarekin: Gasaren Plazan izango dira arratsalderoko emanaldiak, 19:00etatik aurrera. Abuztuaren 23tik 30era, Bizkaiko Dantzarien Biltzarraren eskutik, erakustaldiak, erromeriak, Larrain Dantza eta alardeak izango ditugu. Eta Aste Nagusiko euskal dantzen zikloari amaiera emateko, abuztuaren 30ean Beti Jai Alairen txanda izango da. Basurtuko taldeak ia sei hamarkadako ibilbidea dauka atzean, eta gaur egun ere belaunaldi berriei lekukoa pasatzen jarraitzen du. Gaur, hain zuzen ere, taldeko bi dantzari gazte ditugu gurekin, eta haiekin hitz egingo dugu dantzaz, Beti Jai Alairen inguruan, Basurtuz eta, batez ere, abuztuaren 30eko emanaldi berezi horretaz.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Santurtziko Bihotz Gaztea Ikastolak antolatuko du Ibilaldia

ol. Abu 28 , 2026
Santurtziko Bihotz Gaztea Ikastolak hartu du Ibilaldiaren lekukoa. Euskara, euskal kultura eta auzolana. Horiek izango ditu ardatz 2027ko Ibilaldiak.Bagan boga lelopean egingo dute Bizkaiko ikastolen jaialdiaren 48. edizioa, maiatzaren 30ean. Santurtziko Bihotz Gaztea ikastolak antolatuko du, ikastetxearen proiektua bultzatzeko eta Santurtzin oraindik euskarak bizirik dagoela erakusteko helburuekin. Algara konpartsan izan […]

Honekin lotuak