BESEK Bizkaiko kultura-eta sormen-ekosistema osatzen duten emakumeak ikusarazteko, konektatzeko eta indartzeko jaio da. Besek kongresua lehenengoz Irailak 21 eta 22an burutuko da Euskalduna jauregian Artistak, sortzaileak, kultura-kudeatzaileak, komunikatzaileak, ekoizleak, ikertzaileak, teknikariak, irakasleak, artisauak, diseinatzaileak, ekintzaileak eta beste hainbat profesional elkartuko dira bi egunez Bilboko Euskalduna Jauregian, ikasi, esperientziak partekatu, baliabideak eskuratu, sareak eraiki eta lankidetza-aukerak sortzeko. Haien lehen pausoak ematen ari direnentzat zein ibilbidea finkatuta dutenentzat, BESEKek elkarrekin hazteko lekua izan nahi du. Biltzarra irekia izango da, halaber, kulturan eta sormenean interesa duen edonorentzat. Media Attack Group-ek bultzatu ditu topaketok, Bizkaiko Aldundiaren laguntzarekin. Aldundiak 150.000 euroko dirulaguntza eman dio.Bizkaiko sortzaileen argazkia egiteko topaketak izango dira, baina programa ikusita ia dena gaztelaniaz izango da, Afrikak egingo duen podsacst bat salbu.
hemen programa ikusgai https://besek.eus/eu/
Deskargatu hemen.
