Bertsolari txapelketa eta hedabideen diru-laguntzak aste honetako ARGIAn

Argia astekariaren errepasoa egin dugu, gai nagusia Bertsolari txapelketa izan da.  Estitxu Eizagirreren kronika  Dani Blancoren argazki ederrekin ostu dute , eta bi elkarrizketa, bata Alaia Martineri  eta bestea Maialen Lujanbiori. Eusko Jaurlaritzak emandako diru laguntzen ingurukoak ere komentatu ditugu, izan ere pandemiak eragindako galera ekonomikoei aurre egiteko, hainbat hedabide euskaldun kanpoan geratu dira. Azken gaia Danele Sarriugarteren elkarrizketa, Loueila Sid Ahmed-i.  Abokatu eta aktibista saharra da, Kanarietan bizi izan da ia  beti, eta migratzaile eta etorkinei laguntzen die bi aspektutan: era  ofizialean, ofizioz, abokatua da eta erregularazio-prozesuak bideratzen  ditu; eta, bestetik, alderdi “aktibista” edo, itsasoz iristen diren  migratzaileei laguntzen die.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleekin euskara ikastearen prozesuaz solasean

ol. Abe 23 , 2022
Gaurkoan Bilbo Hiria irratian euskara ikastearen inguruan mintzatu gara, izan ere askotan entzun izan dugu euskara munduko “hizkuntza zailenetako” bat dela. Topikoa dela argi dugu, izan ere hamaika adibide ditugu mito hori ezeztatzen dutenak. Horietako batzuk gezurtatu ditugu gure mikrofonoetan, Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleek euren ikasketa prozesua nolakoa izan den […]

Honekin lotuak