Gaur gurean Iban Urizar dugu, Amorante bezala ezaguna. Musikaria, sortzailea eta, azken urteotan, euskal herri musikaren sustraiak gaur egungo soinuekin nahasten dituen sortzailea. Eta gaur badu zer aurkeztu, disko berriarekin dator, izan ere, ostegunean Bilboko Kafe Antzokian izango da, Ez Dot Amaitu bere laugarren disko luzea zuzenean aurkezten. Diskoak zortzi kanta ditu, eta izenburuak oihartzuna egiten digu, euskal herriko beste mugimendu baten oihartzuna dakargu, baina bertan dago lanaren ideia nagusietako bat: amaitu gabe uztea, batzuetan nahi bat delako, beste batzuetan behar bat, eta agian artelan bat inoiz ez delako benetan amaitzen. Bakardadea, familia, memoria, zahartzaroa, maitasuna, mina, gerra… gai intimo eta kolektiboak ageri dira diskoan, eta horiekin batera hainbat kolaborazio ere bai: Niño de Elchek euskaraz abesten du lehen aldiz, Xabier eta Markel Zeberio anaiek parte hartu dute, eta Joseba Irazoki eta Felix Buff ere entzun ditzakegu.
Deksargatu hemen.
