1995eko urtarrilean hamar lagun Santutxutik Huescara abiatu ziren Balaitus mendia igotzeko asmotan. Horietako sei elur-jausi batek harrapatuta hil ziren. Euren memoria bizirik mantentzeko, auzokideek Santutxuko Sei izar izena eman zieten. Mina irudi eta oroimen bihurtuz, Sei izar. Balaitasuera azken igoera komikia sortu du orain Ibon Elorri ilustratzaileak, lagun artean eta auzolanean. Abenduaren 10ean aurkeztuko dute, Santutxuko Karmelan, 19:30ean.
Bilbo Hiria irratian izan dira Ibon Elorri, komikiaren ilustratzailea eta Balaitusera joan zen gazteetako bat; Gorka Vacas, Balaitusera joandako beste gazte bat; eta Enrique Alday, Ezker Alday Balaitusen hildako gazte baten aita. Azaldu dutenez, “guztien artean egindako” lana da komikia, eta 90eko hamarkadako gazte belaunaldi baten erretratua egin nahi izan dute.
“Betirako mantenduko den zerbait da, hurrengo belaunaldiek ere irakur dezaten”, azpimarratu du Aldayk. Eta Vacasek zera gehitu du: “Denok barruan genituen gauzak azaleratzeko balio izan digu; ez nuen horrela planteatzen baina bai, terapia bat izan da”.
Deskargatu hemen.
