Azken egunak bizi ditu Bilboko Areatzan egiten ari den aurtengo Liburu zahar eta okasiozkoaren azokak. Pako Aizpurua izan dugu gurekin eta bertan bizi izandako esperientziak hurbildu dizkigu. Mintzo gozoa du Pakok, urteetako esperientziak ematen duen jakindurian oinarrituta.
Bota atxurre ta hartu panderue! 63. saioan ere azken asteotan kalera atera diren lanak ezagutzeko aukera duzue;Txuma Murugarren,Nahixan,JA Gereñu “Gere”, KenZazpi,Boys of Byrle,Geure Kolkotik EHko Trikitixa Elkartaren azken bilduma eta abar. Zuen gustukoak izango direlakoan….rock´n rolllll!! Zabala&Elgezabal Arg:Joseba Barrenetxea(T. Murugarren) DESKARGATU HEMEN!!
Estitxu Garai Enkarterriar gaztea izan dugu gurekin. Bizkaiko eskualde horretan bizi duten egoera orokorra azaldu digu; era berean, berak propio, Bizkaia Esnea egitasmoan izan duen partaidetza eta egitasmoaren nundik norakoak aipatu dizkigu. Enkarterriko berriak zuzen zuzenean Bilbo Hiriaren bitartez. JEITSI HEMEN!!
Ostegun honetan hasiko dira Zolloko San Martinek. Zollo herri txiki-txikia da Bilboaldean, euskalduna gainera eta festek euskal kutsu osoa izateaz herrikoiak dira benetan, Txutxi Ariznabarreta Jai Batzordeko kideak esan duenez. Ostegunean ( S. Martin egunean) txerria izango da protagonista. Datozen egunetan besteak beste dantza, kontzertua, aizkolariak eta Euskal Herriko Lasto […]
Azalean Euskal Herria eta posta zigiluak: horri dedikatu diote erreportaje nagusia. Horretaz gain Euskara bidaide atalean Zaldibia eta Iztuetaren dantza jorratu dute; Zenbaki ta lurrean, aldiz, Haitzetako begiak. Eta Norabidean bi txango egiteko aukera ematen digute. Abenduko zenbakiak Arabako Zadorra urtegietako ibilbideak ekarriko dizkigu, Hektor Ortega Nora aldizkariko erredaktore-buruak komentatu […]
Erosleok egiten ditugun erreklamazio gehienak lau-bost arlotan agertzen dira: argindarra, telekomunikazioak, airezko garraioa eta etxebizitza berriaren erosketa ataletan hain zuzen. Hori dela kausa, erreklamazioak errazteko paperezko gida eta weborri berriak abian jarri dituzte noclames.reclama helbidean. Gaurkoan, erreklamazioak egiteko eta gure eskubideak hobeto ezagutzeko horietariko bi arlo jorratu ditu Jose Luis […]
Urriari dagokiona eta azalean Estefania Jimenez kazetaria: berari egin diote Elkarrizketa nagusia. Erreportajea, aldiz, Asel Luzarragari buruz egin dute. Bilboko Errausketa labea, Solokoetxeko igogailua, Sarrikueko Institutua edo Castaños kulturala ere jorratu dituzte, Lur Mallea Berton aldizkariko zuzendariak kontatu digunez. Eta gehiago dago zenbaki honetan, harpidetza kanpaina martxan dutela ahaztu gabe. […]
ENHEko Iñigo Etxebarriarekin egon gara; urte hasieratik LAB eta ENHEk elkarlanean dihardute enkarterriko langileek bizi dituzten arazoak aztertze eta bideratze aldera. Nekazaritza eta abelgintzari dagokienez, arazo handiak daude lur publikoen kudeaketan, ortugintza ez da laguntzen,esnearen sektorea lur jota dago…Guzti hori bideratzeko alternatibak aipatu dizkigu Iñigok eta azkenik,joan de larunbatean Zallan […]
Antzerkia izan da aste honetan Piperpoliseko lehenengo gaia. Manex Fuchs aktore baxenafarrak “Errautsak” antzezlana aurkeztu du. Bertan sei aktore taula gainean ageri dira, denak 70. hamarkadan jaiotakoak. Hildako lagunari agur esateko bildu eta gau oso batez bilduko ditu haiek festak. Baina eta haiek, XXI. mendeko ametsen errautsak ote dira? Honako […]
Gaur hasiko da Getxon SOS Arrazakeriak antolatutako Koloretan bizi zinemaldia. Helburua berdintasuna eta aniztasuna sustatzea da eta filmak Getxoko Villamonte Kultur Etxean emango dira, Patxi de la Fuente SOS Arrazakeria erakundeko kideak azaldu duenez. Honen inguruko informazio gehiago sosarrazakeria.org helbidean. DESKARGATU HEMEN.
