ENHEko kide iñaki Urkixo izan dugu gurekin. Iragan larunbatean,Elikaduraren Mundu Egunean, Nekasareak kontsumo taldeen batzarra egin zen 2. aldiz, Urduñan. Baserritarrez eta kontsumitzaileez osatutako taldeak dira; planifikazioan eta konpromisoan oinarrituz elikagaiz osatutako otzarak ekoizteko eta kontsumitzeko akordioak egiten dituztelarik.Erlazio komertzialetik haratago, talde hauek konfiantzan eta elkar ezagutzan oinarritzen dira. Solasadia […]

Piperpolisera aste honetan Zea Mays  taldeko Piti, Aiora eta Ruben etorri dira. Haiekin batera Errekaldeko laukotearen lan berria ezagutu dugu. “Era” izena dauka disko berri honek eta berarekin musika sortu, entzun, bizitzeko eta sentitzeko erak pila dira erakusten dute.  Diskoa ez da dendatan salgai egongo eta eskaintzen ari diren kontzertu […]

Asteburu “antolatuta” izan dute larrabetzuarrek. Larunbatean, herriko hamasei baserrik erakusketa egin zuten, non indabak, txakolina edo sagardoa protagonistak  izan ziren. Iluntzean, aldiz,  bertso-poteoa burutu zuten herriko tabernetan zehar, Arkaitz Estiballes, Iratxe Ibarra eta Julio Sotorekin:  Gaztetxean bukatu zuten festa. Eta igandean Eskolaren lehen Mendi-irteera egin zuten gazteenek, Larrabetzuko inguruak ezagurtzeko: […]

Laugarrenez, eta Gernikako Urriko azken astelehenetik gertu, Lurraren astea antolatu dute. Hasteko elkarlanaren frutua dela esan digu Astrako Oier antolatzaieak. Arazo globalei irtenbide lokalak eman mahi dizkiete eta horretan ari dira egunotan, eztabaidan. Praktika ere egingo dute eta honen inguruko informazio gehiago lortzeko  “lurraren astea gernika-lumo” klikatu. Deskargatu HEMEN.

Larunbatean, hilaren 16an Gernika-Lumon ospatuko dutena Askapenak antolatuta. Aurten bi gai jorratuko dituzte bereziki: hasteko duela gutxi Askapenako sei lagunen atxiloketa eta kartzelaratzea. Bestetik Hegoameriketako herrialdeek independentzia lortu zuteneko bigarren mendeurrena da aurten eta hori dela kausa egitaraua Ziortza Bolibarren hasiko da gero Gernikara joateko, Julen Zulaika Askapenako kideak kontatu […]

π LT talde mungiarraren ibilbidea ezagutzeko asmoa izango duzue gure gaurko 60. saioan; 1994an hasi zen taldearen ibilbidea eta 2005ean bukatu; hamarkada oso bat rock  doinu berriz  zipriztindu zuten euskal rocka. π LT euskal rock musikak eman duen talde esanguratsu eta berezienetakoa da.Mungia, lapur guztien tokia! Bejondeitsuela! https://bilbohiria.com/docs2/2016/artayorran/141010_artayorranpilt.mp3 Deskargatu hemen. […]

Halaxe da, aste honetako saioan gogoan erabili dugu soinugelakide guztiok Solomon Burke musikari handia, duela zenbait egun zendu zenez gero. Jakina denez, Amsterdamgo aireportuan hil zen bat-batean soul kantari handia, bertan kontzertu bat ematera zihoala. Urtean 200.000 km inguru egiten zituen predikatzaile honek, bazter guztietan bere musikaren oihartzunak zabalduz. Gaurko […]

EHUko irakasle eta soziologo den Xabier Aierdi izan dugu gurekin; egungo egoera politikoaren foto zabala erakutsi digu eta gertatzen ari diren mugimenduei buruzko bere iritzia plazaratu. Euskal Herriko zaku politikoan dauden siglak ederto astindu ditu Xabierrek, kriterioz, naturaltasunez eta guztiok ulertzeko moduan. Eskertuko duzun elkarrizketa, entzule. Solasaldi hau deskargatzeko klikatu […]

Emakumeon Mundu Martxako 3. Ekintza Kongoko Errepublika Demokratikoan dabil egun hauetan. Helburua, aipatu Plataforma horretako Maite Segurola komentatu duenez, emakumeen aurkako indarkeria, gatazkak eta militarizazioaren artean dauden loturak salatzea da. Igandean, hilaren 17an emango diote amaiera Martxari, Bukavu hirian. Gogoratu azken hamabost urteetan miloika lagun hil direla eremu horretan izandako […]