…kezkatu daude eta arrazoirik ez zaie falta: murrizketak, pentsioen erreforma, gizarte zerbitzuen eskaintza urria, prekarietate maila… Egun, Hego Euskal Herriko 300.000 pentsiodun pobrezia larrian edo erlatiboan bizi dira, Mikel Argiñarena Bizkaiko Pentsiodunak Martxan Plataformako kideak esan duenez. Aipatu guztia dela kausa ostiralean, hilaren 29an elkarretaratzeak egingo dituzte Hego Euskal Herriko […]

Gregory Isaacs handia Londresen hil zen Urriak 25ean birikietako kantzerrak jota. Bere arima Jah-rekin bildu da baina bere musika betirako geratu da gure artean eta hori ospatu dogu gaurkoan Kingston Hirian. 1968an hasi gara, bere lehenengo grabazioarekin eta bere ibiladi osoa errepasatu dogu, bide batez, kantari, kantuegile eta ekoizle bikain […]

Epilogoa, epaia baino ez dela falta esan digu Maribi Ugarteburu Udalbiltza auzian auziperatuak. Zazpi urte ta erdiko istorio gogorra kontatu digu eta Madrilgo Auzitegi Nazionalean bizi izandakoak ere;  auzipetuen artean eta hemengo eta Madrilgo elkartasunarekin momentu onak ere izan direla azpimarratu du. Maribik “etorkizunari ateak ez ixteko” eskatu dio Auzitegairi: […]

Berriro gertatu da Marokoko Polizia eta Armadaren eskutik. Kasu honetan Al Aiunen eta gertu dagoen saharraren akanpaleku batean: igandean Elgarhi Nayem gaztea hil zuten tiroz eta ordutik hona dozenaka zauriturik dago. Herrialde boteretsuen konplizitatearekin, Marokoko gobernuak  nahi duena egiten jarraitzen du Mendebaldeko Saharan: aipatu guztia dela kausa, egunotan elkarretaratzeak egiten […]

Pasa den asteburuan Nagusien Azoka izan da BECen eta besteak beste, sexualitatea ere jorratu dute Igor Erauzkin sexologoaren laguntzarekin. Hasteko nagusi hitzak lekua kendu die zahar, jubilatu edo 3, adinekoari, baina funtsean ezaugarri batzuk ditu aro horrek eta ez solik biologia mailan. Adinak (urteak) zailtasunak jartzen dizkio sexualitateari baina gure […]

Nazioarteko Transexualitatearen Despatologizazioaren Aldeko Plataformak STOP TRANS 2010 kanpaina abian jarri du. Helburua Transexualitatea Patologien zerrendatik kentzea da eta horretarako, hasteko, elkarretaratzeak egin dituzte pasa den asteburuan besteak beste Donostian, Gasteizen, Bilbon eta Ondarroan. Asteburuan ere munduko beste 50 hiritan burutu dira elkarretaratzeak. Honen inguruko informazio gehiago:  www. stp2012.info helbidean. […]

Frantziar estatuan eta Iparraldean atzo asteartean burutu zutena. Sarkozyren gobernuaren Erretreta adina atzeratzeak langileen haserrea piztu du eta atzoko greba ere, 6.ez, arrakastatsua izan zen. Baionan oso manifestazioa jendetsua egin zuten,  Bernardette Argain Irulegiko Irratiko kazetariak kontatu duenez. Eta borrokak jarraituko duela ematen du. Elkarrizketa deskargatu HEMEN.

….gaur, gurekin……Bide Ertzean! Joni eta Imanol Ubeda, eta Karlos Aranzegi Bilbo Hiria Irratian eduki ditugu euren azken lanaz luze eta zabal hitzegiteko. “Don Iñorrez” deitzen da literatura eta musika biltzen dituen talde tolosar fin honen azken lana,Gaztelupeko Hotsak disketxearen eskutik.Bejondeitsuela!J. Zabala&I.Elgezabal Arg:Joseba Barrenetxea DESKARGATU!!