Bata hil berria denez eta bestea hilaren 30ean Donostiara etortzekoa dela eta, Pedro Elias Igartuak ordu erdiko tartea eskaini dio bakoitzari. Solomon Burkeren kasuan 2002az geroztik grabatu dituen diskoetatik zenbait kanta hautatu digu berak. Baina monografiko labur hauezaz gain, bestelakorik ere ekarri digu. Ondoko hauek, besteak beste: Jerry Lee Lewisen […]
Saio honekin hasiera emango diogu elkarrizketa-saio sorta bati. Hemendik pasatuko dira Euskal talderik esanguratsuenak euren lan, ibilbide eta abarrei buruz hitz egiten. Lehenengo saio honetan GORA JAPON taldea ekarri dugu: Gora Japon, 2005ean sortutako Rock eta inprobisazio taldea da eta taldea, bi pertsonek soilik osatzen dute: Mirian – Ahotsa eta […]
GITE-IPESek antolatuta, hilaren 26eta 27an Bilbon eta Portugaleten (hurrenez hurren ) izango da Etin Anwar indonesiarra. Egunotan Madrilen ospatzen ari diren Feminismo Islamikoaren Nazioarteko 4. Batzarraren harian, bi gai jorratuko ditu Etinek: gaurko egoera eta perspektibak. Horri, Feminismo Islamikoaren dimentsio izpirituala gehituko dio, GITE-IPESeko Haizea Beltzak kontatu digunez. Honen inguruko […]
Kafe Antzokiko kudeatzaile den Mikel Urbeltzek urriko bukaerararte bertan kizango diren kontzertu eta ekitaldien berri eman digu. Halaber, azarorako aurreikusten direnenak ere bai. Deskargatu HEMEN.
Azken urteetan egunero jasaten duguna, eta gero eta astunagoa: atarian, postontzian, telefono deiak etxean… Bonbardaketa hori ekiditeko hainbat aholku eman dizkigu Jose Luis Segura EKAko komunikazio arduradunak, baina berak esan duen bezala eraginkorragoa da Robinson zerrendan izena ematea. Deskargatu HEMEN.
Hogei urte daramatzate Santurtziko Mamarigan Kultur Etxea aurrera eramaten eta era autogestionatuan, Iker Sagastibeltza Kultur Etxe horretako kideak esan digunez. Egun hogeita bost elkarte eta zortziehun bat lagun ari dira lanean eta Udalaren mehatxuen aurrean lanean jarraitzeko asmoa agertu dute. Deskargatzeko klikatu HEMEN.
Hitzegiteko gogo gutxirekin etorri gara gaur Bilbo Hiria Irratiko estudioetara eta sesiñotxu bat egin dogu. Hona hemen zer entzun dan gaurko saioan: 1. KEN BOOTHE Old Fashioned Way 2. LEO GRAHAM & THE UPSETTERS Flashing Echo 3. FABIAN Prophecy 4. THE PSYCO PIXIE PLUCK Terra Plain 5. TENOR […]
Bizkaitik pasa direnen eta izango direnen berri ekarri digu Agus Perez antzerki kritikariak. Bilbon, esaterako, Hortzmugaren “La espera” edo Sol Picoren dantzaldia izan dira. Eta asteburu honetatik aurrera hainbat izango dira gurean: “Fin de partida”, “El avaro”, Tantakaren “No me hagas daño” edo performance bat La Fundicionen. Bukatzeko, hilaren amaieran […]
Azkenak hilaren 8an eta 13an gertatu direnak: egun horietan sekulako kiratsa eta ke handia sortu ziren Petronorren eta horien eraginez auzokide batzuek anbulategira joan behar izan zuten. Bien bitartean lantegi erraldoi horretan ez zuten inolako alrmarik hots egin eta Petronorreko zuzendaritzak dio gertakari horietaz ez dakiela ezer: frogak anbulategian daude […]
ENHEko kide iñaki Urkixo izan dugu gurekin. Iragan larunbatean,Elikaduraren Mundu Egunean, Nekasareak kontsumo taldeen batzarra egin zen 2. aldiz, Urduñan. Baserritarrez eta kontsumitzaileez osatutako taldeak dira; planifikazioan eta konpromisoan oinarrituz elikagaiz osatutako otzarak ekoizteko eta kontsumitzeko akordioak egiten dituztelarik.Erlazio komertzialetik haratago, talde hauek konfiantzan eta elkar ezagutzan oinarritzen dira. Solasadia […]
