Aizu aldizkariaren maiatzeko alea aletu dugu Eñaut Mitxelenarekin batera. AEK-k egindako aldizkarian Olatz Arrizabalaga pilotariarekin hitz egin dute, besteak beste, pelotaz eta emakumeen pelotak duen egoeraz. Gainera, Julen Axpe umoregilea ere elkarrizketatu dute formatu txikiagoan. Bukatzeko, Donejakue bidea egiten duten erromes asko eta asko Orregan gelditzen dira eta Marisol Goikoa […]

“Itsasondoko herriaren arrangurak, hari ostutako irakurketak eta hil berri den idazlearen lan euskaratuak. Horrekin batera, gure teleberri literarioa eta zenbait txutxu-mutxu. Hartu liburuak, igo txalupara eta gurekin arraun egin! Bizi, irakurri eta izan zoriontsu!”. https://bilbohiria.com/docs2/2024/liburuenerrepublikatxikia/240520_liburuenerrepublikatxikia_13.mp3 Deskargatu hamen.

Asteazkenean hasi eta igandean amaituko dira Zaharrean Berri jaiak eta Zaharrean Berri Jai Batzordeak Bilboko Alde Zaharreko jaietako egitaraua osatu du. Iñigo Etxarri Jai Batzordeko kideak azaldu digunez, jaiak antolatzeko adin guztiak izaten dituzte kontuan. Asteazkenean izango da txupina eta XXXXk botako du, egun berean “Zaharrean Berri 2024” saria ere emango […]

Kirol Eskirol saioan Dragon Boat munduan murgildu gara, Getxoko Dragon Boat taldearen bidez. Pala eta pala, minbiziari aurre egiteko bidean; beti aurrera! Natalia Varela Azpitarte izan da gonbidatu, eta zabaldu dizkigu minbiziaren ajean kirolak duen laguntza; buru-giharren indargune. Aerobik irakasleak, Maite Sarasolaren bertsoak, musika, Bittor Beaskoetxearen kronika, berba… On egin! […]

Potto saioaren beste kolpe bat dugu airean: Errigoitin, martxoaren 2an izandako bertso-bazkariaren ale preziatuak entzungai. Nerea Ibarzabal eta Igor Elortza izan ziren kantuan bazkalostean eta DELOREAN Bonus Track atalean 1990. urtea bisitatu dugu, uztailaren 1ean, Muxikan… Iñigo Olabarri eta, beste ahots baten, berriz ere Igor Elortza On egin. https://bilbohiria.com/docs2/2024/potto/240514_potto_errigoiti.mp3 Deskargatu […]

Bizipoza elkartearekin batera, larunbat goizean zuzeneko saioa egin dugu. Goiz-pasa ederrea pasa dugu eta Bizipoza elkartearen barruan dauden elkarte eta eragileak ezagutu ditugu. Musika zuzenean ere izan dugu; Haizea Larrosak, Gaualdiko Hasperena taldeak eta Erlantzek abesti bana jo dute.   https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/240513_bizipoza_saioa.mp3 Deskargatu hemen. Eingo taldeko Aimar, Erlantz eta Amets izan […]

ARGIA astekariaren errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikanorekin. Azalean, bideoklipak; erreportaje serie bateko bigarren atala eta oraingo honetan artisten ikuspuntua bildu dute. Bestalde, Net Hurbil atalean, Gazan eraildako kazetariak aipagai dira, izan ere, bi egunean behin Israelek kazetari bat erailtzen du eta guztira, gutxienez, 142 kazetari dira dagoeneko. Bukatzeko, hizkuntza gutxituen […]