Aldatu Gidoia mugimenduak egoera aldatzeko, iraultzeko manifestazioa deitu du larunbaterako Gasteizen. Arratsaldeko 17:30etan abiatuko da Foru plazatik eta ondoren ekitaldia egingo dute. Jonjo Agirre egitasmoko kideak kontatu dizkigu nondik norako gehiago. Bere hitzetan, hilabete batzuetako lanketaren ondorioa da larunbateko mobilizazioa. Gaineratu du egoera kezkagarria dela eta hura aldatzea ezinbestekoa dela. […]
Ezer gutxi aurkitu daiteke interneten Aiert Alberdiren inguruan. Saio honetan June Fernandez Kazetariak Bira kulturgunean berarekin izan zuen solasaldia entzuteko aukera dugu. Aier Alberdi Oñatiko musikaria da. Sorkuntzaz, disidentziaz, estetikaz, politikaz, belaunaldiez berba egiteko aukera izan dugu. Pikara Magazinek eta Bira kulturguneak elkarlanean sortutako ekimena dugu Urdin elektrikoa. June Fernandez […]
CIA. BARSANTI kale antzerkiko taldeak “LJ 75” lan berria estreinatuko du ostiralean eta larunbatean, martxoaren 17 eta 18an, Leioako Umore azokan. Pako Revueltasek zuzendu du antzerkia eta berak kontatu dizkigu antzerkiaren nondik norakoak. Bestalde azaldu du, haientzat antzerkietan gai sozialak sartzea guztiz naturala eta normala dela eta horrela egiten dutela […]
Urteroko zita du Deustuk AFERAK bertso-dinamikarekin, Elorri bertso-eskolak antolatutako dinamika da eta bihar emango diote hasiera. Maite Sarasola bertsolari eta bertso-eskolako irakasleak kontatu dizkigu xehetasun gehiago. Aurten berrikuntza batekin dator dinamika, izan ere, lehiaketa moduan egingo duten lehen aldia da eta finalean saio bakoitzeko onenek abestuko dute. Maitek azaldu digu […]
Udako Euskal Unibertsitateak Txiotesia lehiaketaren zazpigarren edizioa antolatu du, eta gaur jokatuko da. Zuriñe Etxanobe lehiaketako koordinatzailea izan dugu telefonoaren beste aldean eta berak kontatu dizkiko xehetasun guztiak. Bere hitzetan, ikertzaile euskaldun gazteei ikusgarritasuna eman eta euskarazko ikerketa sustatzeko balio du. Lehiaketa X/Twitter edo Mastondon sare sozialetatik egin daiteke, eta […]
Gurasotasunean aholkularia da Nahia Alkorta, eta amatasun feministei buruz hausnartzeko podcast baten sortzailea, Ama(T)Asunak. Alabaina, bere lehenengo erditzean bizi izan zuen indarkeria obstetrikoa salatzeko eman duen borroka judizialaren ondorioz izan da albiste azken urteotan. Nazio Batuen Erakundeak Espainiako Estatua zigortu du Alkorta ez babestu izanagatik. Mi parto robado saiakera autobiografikoan […]
Maite Aizpurua eta Garazi Navasek irabazi dute 2024ko Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Gazte Saria. “Adarbakarra eta soinujolea” diziplina arteko proiektua osatzeko baliatuko dute irabazitako saria. Maite Aizpuruak kontatu dizkigu xehetasun gehiago eta bere hitzetan, proiektuak musika, literatura eta antzerkia uztartuko ditu. https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/240513_maite_aizpurua.mp3 Deskargatu hemen.
Batzuek indarrarekin dena konpondu nahi dute baina askotan irudimena besterik ez da behar irtenbide bat topatzeko, inoiz gertatu zaizue? https://bilbohiria.com/docs2/2024/gaurezdagoeskolarik/240510_gaurezdagoeskolarik_irudimena.mp3 Deskargatu hemen.
Kirol ala Eskirol izan, ondo etorri. Ordubeteko tartea duzu, auto elektrikoen burrunba ixilean. Mungia BHI eskolakoen proiektua ezagutuko dugu, Joseba Urazurrutiaren ahotan; ikasle-irakasle taldeek EUSKELEC txapelketa dute maiatza bukaeran. Eskolan diseinatutako eta eraikitako auto elektrikoarekin txapelketa handia jomuga! Maite Sarasola, Aerobik irakasleak, Bittor, musika ederra… On egin! https://bilbohiria.com/docs2/2024/kiroleskirol/240509_kirol_eskirol_motor_elektrikoa.mp3 Deskargatu hemen.
Ertzaintzak asteartean hustu zuen Otxandategiko eremua; ekintzaileak Berangoko lurrak uztera behartu diztuzte. Ilargi Otxantegi Herri Lurreko kidea izan dugu telefonoaren beste aldean, eta berak kontatu dizkigu xehetasun gehiago. Gainera, bertsotan agurtzera animatu da. https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/240510_ilargi_otxantegiko_kanporatzea.mp3 Deskargatu hemen.
