Mikel Aranzabal bakarlaria, Artea antzezlana eta Peru Magdalenaren Lile Mikel Aranzabalek lehenengo diskoa eman berri du argitara, ‘Pentsamendu hutsak’ izenburupean, Gaztelupeko Hotsak diskoetxearen eskutik atera du, hamabi kanta akustikoekin osatutako diskoa, Piperpolisen entzun gai izan dira. Datorren astelehenean eta asteartean Arriaga antzokian Artea antzezlana taularatuko du Kanpingagas taldeak, Asier […]

    Aupa lagun! Erreala eta Osasuna hain txarto ere ez lortutako berdinketekin, hori komentatu du J.A. Torre- Altonaga “Medius”-ek; Arratiako koroaren Santageda Kantuak ez ei zion onurarik ekarri Atletic-i eta etxean irabazi ezinik jarraitzen du: Izaskun Larrabeitiren esanetan “kanpoan jokatu behar partidoak, puntuak eskuratzeko…”. Beno, kontu gehiago ere bai gure […]

Gaurkoan, Iñaki Barzenak IPCC edo Klima Aldaketari buruzko Gobernu arteko Taldeak aste honetan Parisen jakinarazitako txostena izan du aztergai. Berotze eragina eta horren ondorioz etor daitezkeen arazo larri guztiak ez dira dagoeneko “Ekologisten kontuak”. Orain, egoera ikusita, benetazko irtenbideak martxan jartzea behar-beharrezkoa da. Solasaldi hau deskargatu nahi baduzu, klikatu HEMEN. […]

    Gaurko saioan Beethoven-en meza bat entzuteko aukera izango dugu. Do Majorrean idatzitakoa, Op.86. Bertsio hau Leioako Kontserbatorioko Orkestrak- Margarita Lorenzo de Reizabalen zuzendaritzapean -eta bi abesbatzek eskainiko digute: Leioako San Juan Bautista eta Alaitz abesbatzak, hain zuzen. Azken bi hauek Basilio Astúlezen gidaritzapean. Saioa deskargatu HEMEN. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/zutargiartean/zutargiartean070202.mp3

Asteon ere zuzeneko emanaldiekin osatuko dugu saioa: Baga Jhon Cale musikari trebea (argazkian), Lou Reed zaharrarekin Velvet Undergrounden viola jotzen aritutakoa. 65 urte betetzear den galestarra “Circus Live” zuzeneko bikoitza argitaratzear da eta larunbatean Kafe Antzokian izango dugu. Biga, Josele Santiago. 20 urtean Los Enemigos taldeko buru izan ondoren bakarka […]

Gaurko Solasaldian, Josu Larrinagak pasa den denboralea izan du aztergai. Hasteko, bere ustez lurrak atsedena, patxada hartu du denborale horren bitartez. Jarraitzeko, denboraleak hainbat arlotan izendako eragina aztertu du, argindar-matxurekin hasiz errepide egoera kaotikoraino, eskolan, lantokietan edo kale gorrian bizi direnentzat izandako eragina ahaztu gabe. Solasaldia deskargatu nahi baduzu, klikatu […]

    Izate musika taldea izango da gure lehenengo gonbidatua. Izate taldea 1999 urtean sortu zen , Donibane-Lohizuneko gazteak osatzen dute taldea. “diska” izeneko bere lehen lana kaleratu dute. “Zaharregia, txikiegia, agian” (argazkian) egitasmoan oinarritutako “Agian” dokumentala estreinatu berri da hegoaldeko zinema aretoetan. Bost protagonista ditu dokumentalak, Kirmen Uribe, Mikel Valverde, […]

    Aupa bertsozale eta ongi etorri asteko POTTOra; Bizkaiko finalarekin segitzen dugu eta gaurkoan Etxahunek eta Xabik jokatutako buruz- burukoari erreparatu diogu; seguru gaude bigarrenez entzunda lehenbizikoan ohartu ez gineneko zehaztapen ugari antzemango ditugula, lasai mamurtzeak hori baitakar… Beraz, goza ezazu eta gogoratu datorren otsailaren 10ean, larunbata da, bertso bazkaria […]