Ruper Ordorikak ostegunean eskainiko duen kontzerturako 15 sarrera zozketatuko ditugu bilbohiria.com webgune honetan, galdera erraz bat erantzuten dutenen artean. Galdera erantzuteaz gain, Kafe Antzokiko berripaper elektronikoan harpidetuta egon beharra dago asmatu dutenen arteko zozketan sartzeko. Bilboko Kafe Antzokian izango da Ruper Ordorika aste honetan, urriaren 26 eta 27an, Mugalariekin emango […]

Bizkaiko txapelketa nagusia hasi da Zamudion. Jende aldetik bero eta bertsolariak are beroago, Unai Iturriaga eta Igor Elortza aurten ez baitaute. Horrek aukerak zabaltzen dizkie hainbat bertsolariei. Hortaz txapelketa aukeraz eta aldaketa politez dator apainduta. Saioa deskargatzeko, klikatu HEMEN. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/potto/potto061020.mp3

Espaniako ligan diharduten euskal ekipen kronika ekarri digu Medius-ek gaurkoan eta halaber nesken artean jokatutakoderbiaren kontakizuna. Pilota kontuetan, 4 t’erdiko txapelketaren bilakaera, asteburuko 4 partiden kontakizuna eta datorren aste-ondarrerako aurreikuspena. Saioa deskargatzeko, egin klik HEMEN. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/kiroldegia/kiroldegia061017.mp3

Saioa entzuteko HEMEN. Gorka Juliorekin mintzatu gara gaur web 2.0ren inguruan, bera tren batean zebilela. Azkenaldion hainbat ekimen interesgarri bultzatu ditu Gorkak, blogari.net blogen ostatatze zerbitzua eta bloginfluence 2.0 tresna kasu. My Odeo Channel (odeo/cb6a5695f0179c62). Web 2.0ren inguruko azalpenak ematen dabil han, hor eta hemen, ikuspuntu euskaldun batetik eta gainera, […]

Mikel Urbeltz musikariak Bilbo Hiria irratian egiten duen Baskistan irratsaioa martxan dago beste urte batez. Gainera, esan behar dizuegu aurten formato berrian datorkigula: aurrerantzean, ordu bikoa barik, ordubetekoa izango da Mikel Urbeltzen emanaldia, astelehenero, arratsaldeko 18,00etan hasita. Eta behin zuzenean eskaini eta gero, bilbohiria.com-era pasatuko dugu, jakina. Hauxe duzue aurtengo […]

EHUko irakasle eta Ekologistak Martxan taldeko kide dugun Iñaki Barcenak Garoñako indarretxe nuklearra hartu du hizpìdean gaur goizeko solasaldian. Izan ere, azken hiru asteotan hiru matxura izan baititu indarretxe horrek, eta gure aditu ekologistaren irudiko, behin betiko itxi beharko lukete lehenbailehen, denon lasaitasunerako. Horrezaz gain, etorkizuneko alternatibaz ere mintzatu zaigu […]

Udako tareta igarota, Bilbo Hiria irratiak berriz ekin dio zuzeneko emanaldiak eskaintzeari. Zuetako askok dakikezuenez, lan handia egin genuen uda aurretik zuzenean ematen ditugun irratsaioak podcast eran artxibatuta egon zitezen, zuek nahi duzuenean entzun ahal ditzazuen. Eta, arian-arian, podcast artxibo polita osatu genuen. Zuen erantzunak harritu egin gintuen, gainera, hasi […]

Aste honetan, komunikazio digitalaren inguruko albiste nagusia Youtuberen erosketa izan dugu. Googlek 1.600 milioi dolar ordainduta eskuratu du bideoak sarean eskegitzea eta nork bere webgunean txertatzea ahalbidetzen duen zerbitzu arrakastatsua. Youtubek multimedia bihurtu ditu hainbat webgune, eta batez ere, hainbat blog. Horren inguruan solastu gara Bilbo Hiriako kolaboratzaile Joxe Rojasekin, […]

Urriaren 8an Bartzelonan jokatutako Euskadi eta Kataluniakofutbol selekzioen aipamenarekin batera aurtengo Espaniako ligan euskal ekipoak jokatzen ari diren papera komentatu da, Athetic-en gora-beherei erreparatuz. Ez dugu ahantzi lau ta erdiko txapelketa ere abian dela eta Loiun, Iruñan zein Bergaran jokatutako kanporaketak aipatu ditugu. Azkenik txirrindularitza eta estropaden laburpenak egin ditugu. […]