Chris Hillmanek kontzertua eman du Bilboko Kafe Antzokian maiatzaren 3an eta, horren harira, Anartz Bilbaok Gaubasa irratsaioaren ohiko formatoa apur bat aldatu eta ordubeteko monografikoa eskaini dio Kaliforniako musikari mitikoari. Country rockaren aitzindaria izan zen Chris Hillman. Hamalau urte zituela, bluegrassaz maitemindu eta geroztik lau hamarkadako ibilbide luze bezain oparoa […]

Ohi duen bideari jarraikiz, Txuma Murugarrenek askotariko musika eskaintza egiten digu Musibla saio honetan. Laburpen gisa, esango genuke neurri egokian konbinatzen dituela bertoko eta kanpoko artisten emaitzak. Bertokoen artean, Ruper Ordorikak behinola Joseba Sarrionandiaren hitzekin moldatu zuen Ene begiak kantu zoragarria entzuteko plazerra izan dugu, Ez da posible diskotik hartuta; […]

Kingston Hiria irrratsaioaren azken emanaldi honetan Horace Andyri buruzko mongrafikoa eskaintzen digu Egoitz Goikoetxeak. Horace Andy, sustraidun reggae musikaren abeslari garrantzitsuenetako bat, falsetez apainduriko bere ahots eztian kantu ahztezinak utzi dizkiguna, hala nola: Government Land (Gobernuaren lurra) edo You Are My Angel (Ene aingerua zara). Horace Andy Jamaikako hiriburuan, Kingstonen, […]

Arte plastikoen arloan sortzen diren albisteak aireratzea du helburu Artekaleko kriseilua irratsaioak. Arlo horretan aditua den Ismael Manterolak Bilbon maiatzaren 7a arte ikusgai izango diren bi erakusketa izan ditu hizpide. Windsor kulturgintza aretoan Bixente Ameztoy eta Goenaga margolarien lanak eta Nagel zizelkariak 70eko hamarkadan egindako obrak ikus daitezke. Bestalde, Lumbreras […]

Faxistek euskaldunen aurka egindako sarraskiaren 69. urteurrena dela eta, gertaera lazgarri hark musika klasikoan izan duen oihartzuna eman digu ezagutzera Ainhoa Markinez saiogileak. Horretarako, urte berean (1966an) konposatuak izan arren, estiloaren aldetik inolako zerikusirik ez duten bi pieza jarri dizkigu entzungai: bata Pablo Sorozabalen Gernika obra, estilo klasikoan moldatua, orkestraz […]

Efemerideen eguna izan da gaurkoa Potto irratsaioan. Euskaldunon kulturan eta historian berebiziko garrantzia izan duten bi data oroitarazi nahi izan ditu Jabi Lauzurika saiogileak: alde batetik, Indalezio Bizkarrondo Bilintx bertsolari apartaren jaiotzaren 175. urteurrena eta, bestetik, Gernikako bonbarketa kriminalaren 69. urteurrena. Horretarako, lehen kasuan Bilintxen Kontxesirentzat bertsoak izeneko lan ahaztezina […]

Saioa Los Coronas madrildar taldearekin abiarazi du Pedro Lias Igartuak, egun honetan bertan Bilboko Kafe Antzokian kontzertua emango dutela eta; gero, Putumayo disketxeak Karibeko musikaz atera duen diskoa komentatu du eta Ska Cubano taldea entzun dugu; Romica Puceanu errumaniar kantaria etorri da geroago; horren ostean, jazza, klexmerra eta Balkanetako eta […]

Elkarrizketak izan dira protagonista aste honetako Gaubasa saioan. Anartz Bilbaok ordu erdiko elkarrizketa bana egin die Des-Kontrol eta Potemkin taldeetako lagunei, batzuek eta besteek disko berria plazaratu baitute Oihuka disketxearen eskutik. Des-Kontrol taldearen disko berriak Duintasunez eutsi du izenburua eta hirugarrena da euren ibilbidean. Hamahiru abesti ditu diskoak, horietarik hamar […]

Gaurko saioan Jaume Sisaren proiektu galaktikoaren berri izan dugu, 70eko urteetan grabatutako disko garrantzitsuekin. Beste aldetik, Ameriketako folk berriaren aitzindaria den Michael Giraren musika entzun dugu. Xabier Montoiaren azken diskoa ere ekarri dugu gurera, lan berri batean murgilduta dagoen xurrumurrua aitzakiatzat hartuta, nahiz Xabierren musika entzuteko aitzakiarik ez den behar. […]