Datorren asteburuan Bilbon izango den Noiseontour festibala dela eta, Gaubasa saio berezia prestatu du Anartz Bilbaok, bertan izango diren sei taldeen zenbait kanta aurkezteko. Taldeak honako hauek dira: The Bevis Frond britainiarrak, The (Internacional) Noise Conspiracy eskandinaviarrak, The Cynics, Federation X eta Mother Superior amerikarrak eta Kuraia euskaldunak. Banda hauen […]

Gaur eguerdian jakin izan dugunaren arabera, ETAk su eten iraunkorra iragarri du, etzi, hilaren 24an, indarrean sartuko dena. Erakunde armatuaren hitzetan, “prozesu demokratikoa” eraman behar da aurrera Euskal Herrian, eta prozesu hori bultzatzea litzateke “ekintza armatuen etenaldi iraunkorraren” helburua. Prozesua bururaino eramateko euskal herritarrek etorkizunari buruz “hitza eta erabakia” izan […]

Aste honetako Artekaleko kriseilua irratsaioak bi zati izan ditu. Haietariko lehenengoan Bilboko Rekalde aretoan zabalik dagoen Publiko guztientzat-Para todos los públicos izeneko erakusketa ekarri du hizpidera Ismael Manterola arte adituak. Bertan 28 artistak parte hartzen dute instalazio, bideo, argazki eta kartelen bidez, Xabier Arakistainen ardurapean. Irratsaioaren bigarren zatian Bilboko Kafe […]

Iker Goenaga trikitilariak Amorrua hirugarren diskoa eman du argitara (azala irudian), Elkar disketxearekin. Angel Unzu musikariaren laguntzarekin, trikitia ohiko moldeetatik are gehiago urrundu eta soinu berriak arakatu ditu Iker Goenagak Amorrua disko berrian. Berarekin batera ezagutu ditugu disko berriaren kantuak. Leire Bilbao idazle ondarrutarrak bere lehen poema liburua aurkeztu digu: […]

Berebiziko ikusmina piztu du pilotazaleen artean binakako txapelketaren final jokatu berriak. Olaizola II eta Zearra faborito agertzen baziren ere, erraz samar hartu zituzten mendean Irujok eta Eulatek. Luze eta zabal aztertu dituzte gure komentaristek partidaren gorabehera guztiak, finalaren gakoak zeintzuk izan ziren azalduz. Bestalde, ohi bezala, futbola ere izan dute […]