“Ura jaten” eta “Hildako haurra” aurkeztu du ganbila bilduma. Maddi Goikoetxeak elkarrizketetan oinarritutako kronika egin du, antzerkiaren prekarietate eta orestigioaren inguruan. “Hildako haurra” liburuak Gotzon Barandiaranek sortutako bi antzezlan biltzen ditu. “Besaulkia” Abarkas talderekin 2017an sortutako testua eta estrenatu gabeko “Hildako haurra”. Hemen aurkezpenean esandakoak entzungai. http://bilbohiria.com/docs2/2023/Azoka/231207_ehaze.mp3 Deskargatu hemen.
Argia astekariak Durangoko azokara ekarritakoak errepasatu ditugu Gorka Peñagarikano kazetariarekin. Asteroko kolaborazio berezia izan dugu, landako gunetik zuzenean. http://bilbohiria.com/docs2/2023/Azoka/231207_argia_durango.mp3 Deskargatu hemen.
Skenatokia gunean arte eszenikoen plaza dugu, gaur Gaika Chamizo aktoreak “Heroiaren mina” bakarrizketa estreinatuko du. Gurean izan da, gainera argitartu berri duen ipuinaz ere mintzatu da “Begiak” deiturikoa. http://bilbohiria.com/docs2/2023/Azoka/231207_gaizkachamizo.mp3 Deskargatu hemen.
Saguganbaran goizean goiz haur filosofi tailerra izan dute. Arrate eta Bihotz gidari direla jandun dute gazteak. Pentsamendu filosofikoari hurbilketa ludiko bat egitea proposatzen da haur filosofia tailer honetan. Helduei bezala haurrei ere kuriositatea sortzen dizkieten galderak jorratuko dira. Hausnartzea, baliogarria bezain dibertigarria delako. http://bilbohiria.com/docs2/2023/Azoka/231207_saguganbara_filosofia.mp3 Deskargatu hemen.
Bigarren eguna du gaur Durangoko azokak, ikasleen eguna alegia, horregatik egitarauan hainbat tailer antolatu diztuzte. Kabia gunean egun osoan proposamen ezberdinak izango dira. bGoizean goiz bideo joko bat nola hasi egitean izango dute abiapuntua Ibaik kontatu digu nola antolatu duten tailerra. Dinak gunearen nondik nolakoak azaldu dizkigu eta bukatazeko Game […]
Ianire dago Esanezin taldearen atzean. Aurten lehenengo lan luzea aurkeztu du azokan. Pozik agertu da, lehen egunean Ahotsenean zuzenean aurkeztuko ditu kantu berria. Erretratu bat du izena lanak, eta ikusten duenearen inguruko kantuak egin ditu. http://bilbohiria.com/docs2/2023/Azoka/231206_esanezin_elk.mp3 Deskargatu hemen.
Ahotsenea musika eta ahotsenea literaturan hamaika aurkezpen izango dira egun hauetan. Miren Narbaiza musikariak antolaketaren inguruan hitz egin digu. Hasiberrien zein ibilbide luzea duten musikarien plaza da ahotsena. http://bilbohiria.com/docs2/2023/Azoka/231206_ahotsenea.mp3 Deskargatu hemen.
Ilargi guztiz emozionatuta etorri da GABONAK gertu daudelako. Amamak asko falta dela esan diot arren, galtzagorriei buruzko ipuin bat kontatu dio azkenean. Badakizue nortzuk diren galtzagorriak? https://bilbohiria.com/docs2/2023/gaurezdagoeskolarik/231206_gauezdagoeskolarik_galtzagorriak.mp3 Deskargatu hemen.
Abenduaren 6tik 10era, datorren asteazkenetik igandera, izango da aurtengo Durangoko Azoka. Euskal Herriko argitaletxe eta disketxeek euren lanak ezagutaraztera emateaz gain, haien irakurle eta entzuleekin egoteko plaza ere bada. Izan ere, disko eta liburua azoka baino gehiago da Durangoko Azoka. Guztira, 950 nobedade izango ditu aurtengo azokak, 170 partaide eta […]
Bestiak gara Karmela espazio okupatuko liburutegi politiko eta autogestionatua. Herri borroken begiradatik antolatzen dugu kolekzioa eta bi astean behin gomendioak ekartzen dizkizuegu. Nola pentsatu borroka ezberdinak batera? bi funtsezko autore gomendatzen dizkizugu gaur. Angela Davis da bata eta Stuart Hall bestea. Davis jada klasiko bat bihurtu da gure hizkuntzan, Katakrakek […]
