BESTIAK: “Argi-izpiak txantxarren artean. 14 begirada kartzela feminismotik birpentsatzeko” literatur gomendioa

Bestiak gara Karmela espazio okupatuko  liburutegi politiko eta autogestionatua. Herri borroken begiradatik antolatzen dugu kolekzioa eta bi astean behin gomendioak ekartzen dizkizuegu. Gaurkoan emakume espetxeratuen bizipenak biltzen eta kritikoki irakurtzen dituen liburu bat gomendatzen dizuegu biziki.  “Argi-izpiak txantxarren artean. 14 begirada kartzela feminismotik birpentsatzeko” da liburua eta 2019an argitaratu zuen Udako Euskal Uniberstitateak. Maria Ruiz Torrado, Oihana Etxebarrieta Legrand eta Laura Vara Jimenezek hartu zuten koordinazio lana eta 23 ikerle eta militanteren ekarpenak bildu zituzten, besteak beste, Olatz Dañobeitia eta Iratxe Retolazarenak.  Espetxe sistemaren diskriminazio eta zapalkuntza mekanismoak uzten ditu agerian liburuak, eta baita emakume espetxeratuek dituzten askotariko erresistentzia mekanismoak ere. Euskal gatazkaren iruditegitik sarriegi desagertu egiten den emakumezko militantea jartzen du erdigunean, eta kartzela, tortura, errepresioa eta sakabanaketa bizi izan dutenei ematen die ahotsa.

Animatu beraz, eta etorri hauxe eta beste liburu batzuk maileguan hartzera. Fika kaleko berrogeita lauan gaude ostegun eta ostiral arratsaldeetan irekita!

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

PIPERPOLIS: Dupla taldearen berria

az. Ots 14 , 2024
Dupla taldea, disko berria esku tartean dator, bira berria ere badu antolatuta, Japoniatik etorri berritan hurbildu da Gari gurera. De un pueblo de Aguarain deituriko lana dakartzate. Agurainetik mundura  eginiko musika aldarrikatzen dute, humorez eta ironiaz beteriko letrak eginez. Beñat Oribe eta  Gari Uriarte dira Dupla. Bestetik Love &Money antzezlana […]

Honekin lotuak