Gaurkoan Ane Urkiolak flim laburrak izan ditu hizpide. Hiru proposamen oso ezberdin ekarri digu. Aritz Morenoren “Colera “ lana gomendatu digu. Bigarrena Amancay Gaztañaga eta Erika Olaizolaren “Zulo”. Bukatzeko nazioarteko “Elevator” aukeratu du, igogailu batean kontatutako istorio txiki unibertsala. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/210531_zinema_ane.mp3 Deskargatu hemen.

  Santutxuko karmela espazioak bost urte bete ditu eta aste honetan ospatuko dute.  Auzotik auzorako espazioa okupatu eta autogestionatua dugu, Oihana Bartak gogora ekarri digun moduan. Hiru egunetako egitarau antolatu dute “ez dadila haria eten” lelopean.  2015eko azaroan, Santutxu auzoko KRML Bizirik plataforman bildutako bizilagun talde batek ikastola zaharra okupatu […]

Dosi bakarreko Janssen txertoa ematen hasi da. Saiakuntza klinikoek frogatu dute dosi bakarra nahikoa dela % 67 infekzioaren aurka babesteko. Astrazeneca eta Sputnik  txertoak bezala, txertoa adenobirikoa da, hau da, koronabirusaren S proteina sortzeko behar den informazioa garraiatzen du. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/210601_koronabirusarengakoak.mp3 Deskargatu hemen.

Elhuyar Zientzia Azoka presentziala egingo da, ekainaren 5ean, Bilboko Areatzan. Han, 12-18 urteko gazteek ikasturtean zehar egindako proiektu zientifikoak erakutsiko dituzte. Edizio honetan aurkeztu diren 110 proiektuetatik, 20 aukeratu ditu epaimahaiak, eta, egoera dela eta, 20 talde horiek soilik hartuko dute parte ekitaldian. Arratsaldean, sari-banaketa egingo da Zabalgune eraikinetik, streaming […]

Bernat Etxepareren ‘Linguae Vasconum Primitiae’ irakurriko da, etenik gabe eta txandaka Bilbo Zaharra Euskaltegiak antolatutako klasikoen 14. irakurraldian. Ekainaren 3an izango da ekitaldia, Arriaga Antzokian, 08:00etatik 14:00etara. 200 lagun inguruk eta 50 Euskal Etxek hartuko dute parte aurtengo edizio honetan. Liburu hau honek baditu ezaugari bi erabat nabarmenak: batetik, euskarazko […]

Sindikatuek eta eragile sozialek datozen egunetarako deitutako ekintzen errepasoarekin abiatu dugu saioa, ohikoa den moduan Ekhi Etxebarriak ekarri ditu deialdiak. UGT sindikatuko berdintasun arduraduna izan da saioa Xuria Arza eta azken kongresuaren nondik norakoak azaldu ditu, tartean 32 orduko lan astearen ingurukoak. Saioa bukatzeko Argia astekariko Estitux Eizagirre izan dugu, […]

Aste honetan Argia astekarian aurkituko ditugun hainbat edukiren errepasoa egin dugu Peru Iparragirre kazetariarekin. Portadan pandemia garaiotan eskolan bizitakoaren inguruko erreportajea nabarmendu dute. Lehen hezkuntza eta Derrigorrezko bigarren hezkuntzan bizitakoaren testigantzak jaso dituzte. Aiaraldean zabaldu berri den Aiaraldeako ekintzen faktoriaren irekieraren kronika ere irakur dezakegu aste honetan.  Etxebizitzaren inguruko hausnarketa […]

Urtero legez, Udaberriko Topaketa izeneko jaia antolatuko dute AEK euskaltegiek euskararen presentzia plazara ateratzeko helburuarekin. Nahiz eta aurreko urtean jaialdia online ospatu, aurten ikasle eta antolatzaileek kalean ospatuko dute dute jaialdia. Gaur bertan izango da ekitaldia, maiatzaren 27an. Goizean, Indautxu Plazan, Bea Egizabalen umorezko bakarrizketa bi txandatan entzuteko aukera egongo […]