San Frantzisko auzora salto egingo dugu, larunbatean ospatu behar den Munduko arrozak ekimenera. Aurreko urtean egin bezala, Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabalako taldeen koordinakundeak etxean egitea proposatzen dute. Lagunekin gertukoekin, arroza kozinatu eta sareratu munduak ikus dezan plazan ez bada etxean ere auzoaren aniztasuna aldarrikatu nahi dela. Urteetan plazan […]
Piztu emakumeON energia antzezlana estreinatuko dute Laudion igandean Eidabek martxan jarritako proiektua dugu. Gidoia eta Zuzendaritza Imanol Ituiñok egin du, guren izan da. Kale ikuskizuna da eta Marie Curie ardatz eta gidari izanik, emakumeak zientzian izandako benetako pisuaz jabetuko gara eta hainbat esperimentu egingo ditugu ere. Eta bidaia honen ondoren, […]
Aste honetako Argian aurkituko ditugun hainbat edukiren errepasoa egin dugu Lander Arbelaitz kazetariarekin. Aste honetan portadan Mikel Antzeri eginiko elkarrizketa nabarmendu dute. Martxoan argitaratu zuen Arroz Urez liburua plazaratu zuen eta liburua aitzaki literaturaz, politikaz, historiaz, memoriaz eta errelatoaz berba egin dute sakon berarekin. Hezkuntzari dagokionez aste honetan eskolak kalean […]
Bertsolari gazteen txapelketak izan ditugu aztergai gaurko saioan. Eskolarteko finaletan egon gara: Igorren jokatutako Bizkaiko finalean Janire Arrizabalaga izan zen txapelduna; Lesakan izandako Nafarroako finalean, Beñat Astiz; Urnietako Gipuzkoako finalean, berriz, Ekain Artolatxipi izan zen garaile eta Arabako finalean, Agurainen izan zen saioan, Maddi Agirre. Lapurdi, Baxe-nafarroa eta Xiberuko txapelduna […]
Gaurkoan belaunaren funtzionamendua eta lesioen inguruan mintzatu da Oier Gorosabel fisioterapeuta. Belaunak baino esfortzu gehiago jasan beharra duten giltzadura gutxi daude gorputzean, eta, horregatik, lotailu eta tendoi sendoz babestutako artikulazioa da, mugimendu txar batek ez dezan giltzadura kontrako lekura eraman. Hala ere, belaunak mugitzeko ahalmen handia gordetzen du, gutxi gorabehera […]
Ekainaren 23tik 26ra, LEKUZ LEKU jaialdiaren XVII. Edizioa egingo da Bilbon: Hiri paisaietan egindako Nazioarteko Dantza Jaialdia eta hiriko bideo-dantza erakusketa. La Fundición aretoko terraza-begiratokia Deustun, izango da dantza garaikideko zortzi pieza laburren eszenatikoa. Gaurkoan Marian Etxebarriak eman dizkigu xehetasun guztiak. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/210616_marian_etxebarria_lekz_leku_jaialdia.mp3 Deskargatu hemen.
Atletismoa aletu dugu gaurko KIROL ESKIROL saioan, eta Euskal Herriko izen handiak ekarri ditugu uhinetara: June Kintana disko-jaurtitzaile bakaikuarrari egin dio elkarrizketa Jone Fernandezek, Jon Joseba Renteriak Markel Arano elkarrizketatu du, eta Erlantz Ibargurengoitiak Plentziako Arturo Peña korrikolariaren bizitza ekarri digu erreportaje batean. Hori nahikoa ez eta lasterketa txikien Euskal […]
Udako solstizioa ospatzeko ekimena antolatu du Bilboko Konpartsak federazioak Etxebarria Parkeko zabalunean. Aurtengo egoera dela eta, aforoa mugatu behar izan dute eta beraz, beharrezkoa izango da formulario baten bitartez aldez aurretik izena ematea. Datorren asteko asteazkenean, gaueko 22:00etatik aurrera Bilboko Etxebarria parkean San Juan gaua ospatuko dute konpartsek, Hortzmuga Teatroak […]
“Bekatorosak” liburu grafikoa Dom Campistron argitaratu berri duen liburua dugu gaurkoan bidelagun izango dugu Bilbo hiria irratian. Zazpi maitasun eta borroka istorioren lekukotza eta aitortza, baita homofobiaren aurkako aldarria bada liburua. Zazpi testigantza, zazpi elkarrizketa izenik gabe, adin ezberdinak dituzte, 50 urtetik gora ditu zaharrenak eta gazteenak 24 urte. Nafarroa […]
Berlinen 25.000 parte-hartzaile baino gehiagorekin egindako ikerketa batek baieztatu du sintomarik gabeko pertsona bat ospitaleratutako gaixo bat bezain kutsagarria izan daitekeela. Azterketaren arabera, birus-karga handia duten parte-hartzaileen herenak baino gehiago asintomatikoak dira edo sintoma arinak besterik ez dituzte. Gainera, pertsona horien batez besteko adina 37 urtekoa da, adin-talde oso aktiboa […]
