Ostiralean hasi zen Euskarabentura espedizioa Osasun egoera dela eta aurtengo Euskarabentura ezin izango da aurreko urteetan bezala gauzatu, eta ibiltaria izan beharrean espedizioak kanpaldi formatua izango du. Guztira 16-17 urteko 120 gaztek parte hartuko dute, hamar egunetako bi txanda ezberdinetan. Lehen asteburua pasata , gaur Larrun mendian harrapatu ditugu. Pozik […]
Aste honetako Argian aurkituko ditugun hainbat edukiren errepasoa egin dugu Lander Arbelaitz kazetariarekin. Aste honetan portadan historiako pasartea ekarri dute. Duela 500 urte Nafarroaren etorkizuna betirako baldintzatu zuen borrokaldia gertatu zen Noainen. Biodibertsitatearen galera eta klimaren aldaketaren inguruko artikulua idatzi du Pello Zubiriak. Elkarrizketa atalean mendi lasterketetan dabilen Iker Karreraren […]
Presta zaitez Bilbon kalerik kale ibiltzera Gabriel Arestiren eskutik. Bilbon baitabil Gabriel Aresti gaur egun ere, eta ez duzu gidari egokiagorik aurkituko hiri hau benetan sentitu eta ezagutzeko, modu zehatz eta sakonean. Bilboko Barroeta Aldamar kalean hasten da ibilbide hau, garai bateko portuaren eta aduanaren ondo, Ibaizabal ibaiaren bazterrean, udaletxearen […]
Xerezaderen artxiboko ale berria ekarri digute Ana Moralesek eta Josune Larrinagak. Erromako sukarra ekarri digute Edith Wharton idazlearena, Ana Moarlesek itzulia. Edith Wharton idazle eta diseinatzaile estatubatuarra izan zen. 1862an jaio zen New Yorken jaio zen. Goi mailako familia batean jaio zen. Txikitatik idatzi zuen 15 urte zituela lehen poemak […]
Udal Liburutegien Sareak Miribilla, Zorrotza, San Inazio, Santutxu, Errekalde eta Uribarrira eramango du programa, eta bertan prentsa, liburuak eta aldizkariak jarriko dira jendearen eskura. Udako Liburutegiez gozatzeko aukera ere izango dute haurrek, irakurzaletasuna bultzatzeko jolas eta tailerren bidez. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/210630_udakoliburutegiak.mp3 Deskargatu hemen.
Lehen urtez, Bizilabe jarduerak eskainiko dira Otxarkoagako udalekuetan. 9-12 urte bitarteko gazteek zientzia eta teknologiara hurbiltzeko aukera izango dute, alor horietako profesionalen eskutik. Honako jarduera hauek egingo dituzte, besteak beste: ingeniaritza-erronkak, abentura zientifikoak, jostailuen diseinu-tailerrak, esperimentuak, etab. Edukiak, betiere, era ludiko eta dibertigarrian landuko dituzte. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/210630_bizilabe.mp3 Deskargatu hemen.
Gaurkoan bi proposamen eszeniko izan ditugu saioan. Harrobi dantza bertikal konpaniak “Harria herria” ikuskizuna entrenatuko du Kalealdia jaialdian. 2019an, “Harria herria” bideo dantza lehen filma egin zuten eta hainbat sari jaso ostean zuzeneko ikuskizunera moldatu dute. Oreka tx-ren musikarekin emakumea izango da protagonista, dantza egiten duena, eskalatzen duen emakumea, […]
Hamaika Gara kanpainaren barruan, Gure Esku plataformak mobilizazioa egingo du Bilbon, larunbatean .Bilboko Areatza plazan izango da, udaletxetik hasi eta Arriaga zubiraino. Hamaika gara erreferendumaren alde ekimenean zetak, Olatz Salvador, eta Dupla eta Itziar Ituiñok parte hartuko dute. Guztion artean eraiki eta erabakitzeko eskubidearen aldeko ekimena izango da. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/210629_hamaikagara_bilbo.mp3 Deskargatu […]
The Police talderane “Bring on the nigth” kantua izan du hizpide bertsioa saioan Rafa Ruedak. Bere musikak reggae eta jazz generoen eraginpean dagoelarik. 1977an osatu zen eta ofizialki 1984eko martxoa arte jo zuen (nahiz eta euren banaketaren berri ematen zuen iragarpen mezurik kaleratu ez izan). 2007an berrelkartu eta egun momentu […]
Gaur, Sexu Askapenerako eta Harrotasunaren Nazioarteko Egunean, Aldarte, AMPGYL,Bizigay, Errespetuz, Gaylespol, Gehitu, Izanez, LGTBerri eta Naizen elkarteek EuskalLGTBI+ Behatokia aurkeztu dute. 9 elkarte hauek osatu duten federazioak gorroto delitu eta diskurtsoak ekiditea eta salatzea eta berdintasun erreala eta eraginkorra sustatzea ditu helburu. Halaber, LGTBI+ Euskal Lege Integralaren proposamenaren zirriborroa idazten […]
