Bilbon bizi dugun errealitate linguistikoari erreparatuko diogu oraingoan. 350.000 biztanle dituen hiria da Bilbo, horietatik, 100.000 inguru euskaldunak, eta honek, asko edo gutxi, euskaldun gehien dituen eremu geografiko gisa kokatzen du Bilbo. Hala ere, eguneroko egoerek eta emozioek ez dute gezurrik esaten, Bilbo ez da hiri atsegin bat euskaldunontzako. Bilbon […]
Gaurkoan Bilbora begira jartzen ari gara, duela 30 urte, Kafe Antzokiak ateak ireki zituenean, botxoa nolakoa zen ikusteko. Bilboko metroa martxan jarri berria zen, Guggenheim museoaren obrak abian ziren… eraldaketa giroa sumatzen zen hirian. Garai hartan, 1997 urtean, Labayru kalean Mina espazioa ireki zuen artista talde batek. Kultura alternatiborako lekua […]
Duela 30 urte Zenbat Gara elkartearen ekimenez, euskararentzat basamortu modukoa zen hiri batean, oasi bat eraikitzeko ausardia izan zuten batzuek. Euskara erdigunera ekarri zuten, ametsa zirudien baina hemen gaude gaur, amets hura eguneroko lanarekin egia bihurtu dela ikusten. Kafe Antzokia ez da aretoa soilik, hemen Gabriel Aresti euskaltegia, Kurkuluxetan umegunea, […]
Zenbat Gara elkartearen ekimena da Kafe Antzokia. Duela 30 urte Zenbat Gara elkartearen ekimenez, basamortu moduko hiri batean, oasi bat eraiki zen euskaldunentzat, euskara erdigunera ekarriz. Kafe antzokia ez da aretoa soilik, hemen Gabriel Aresti euskaltegia, Kurkuluxetan umegunea, Erroa argitaletxea, Algara Konpartsa edota Bilbo Hiria irratia daude, beste ekimen batzuen […]
Asteburuko atarian prest gaude agendarako! Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleak izan ditugu gurean, eta astebururako planak ekarri dizkigute Bilbo Hiria irratira. Musika, antzerkia, zinema eta kultur ekitaldi ugari izango dira hirian datozen egunotan. https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/251211_irantzuren_ikasleen_agenda.mp3 DEskargatu hemen.
Euskararen astea antolatu zuen abendu hasieran Atxuriko Jai Batzordeak eta, besteak beste, abenduaren 4an bertso afaria izan zuten 11SU elkartearen lonjan. Enkarnazio kalean dagoen auzotarren ekimen honetan, besteak beste, etorkinek eurek sortutako Marmita taldeak ostegunero afariak prestatzen ditu eta auzo euskaltegia egiten dute astean behin, A0 mailako hastapen edo harrera […]
ARGIA astekariaren errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikanorekin. Azalean, Eiffel Dorrea ekarri dute, baina goiko zatia apurturik ikusten da. Izan ere, larrialdi klimatikoari loturiko Parisko akordio marabillosotik 10 urte igaro dira… eta, hara, ez dira helburuak bete. Barrualdean, hirien turistifikazioari buruzko erreportajea egin dute. Italiar kazetari batek Donostiako errealitatea aztertu du, baina […]
“Errusiako gutunak. Azken Marx, landa-komuna eta ezinezko iraultzak” liburua aurkeztu dute gauir Zirika gunean. Vera Zasulitx iraultzailearen eta Karl Marxen arteko gutun trukea jaso dute eta Katakrakek argitara eman du. Jone Gartziak itzuli du lana. Gaur Zirikan Hedoi Etxarterekin eta Pablo Oliveirosekin izango zara. https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/251211_errusiako_gutunak.mp3 Deskargatu hemen.
Penaz jaso genuen atzo Gau Irekia ez dela egingo. Bilbo Hiria irratiak bat egin izan du Sarean elkarteko kideekin eta kultur jaialdio erraldoi, herrikoi eta autogestionatuaren berri eman izan du. Baina gaurkoan bestelakoa da notizia: Finantzaketa publikorik gabe, Gau Irekia aurrera eramatea ezinezkoa da aurten, ez da egingo. 13 urtez […]
Lagunok lagunontzat. Hori izan da gaurko saioan presente eduki dugun lema. Dale Kaligula laukote jatorra etorri da gurera, atera berri duten “Sasilanak” deituriko diskoa aurkeztera. Barre eta anekdota artean pasa dugu saioa, eta betiko gisan kanta zerrenda polita osatu dugu bitartean. Orain arte izandako kontzertuetako giroa azaldu digute, ea laster […]
