Asteburua ate joka dugu, eta ohikoa denez, agendari begirada bat botatzeko unea iritsi da. Gaur, Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleak izan ditugu Bilbo Hiria irratian, eta haiek ekarritako proposamenekin astebururako plan erakargarriak mahai gainean jarri ditugu. https://bilbohiria.com/docs2/2026/ibaizabal/260116_agenda_itziarren_taldea.mp3 Deskargatu hemen.
Kirolaren gozo eta garratza airean, arraunaren egoera aztertu dugu Eritz Monasterio eta Patxi Egurrolarekin. Arkote eta Elantxobe arraun taldeen egoera ekarri dugu argitara; krisia berbaren ohiartzuna airean. Arraun munduaren iragana, orainaldia eta etorkizunaz mintzo, musika eta prosa lagun, zia eta boga. Kolaboratzaile sarea astindu dugu eta Aerobik irakasle naiztarrak izan […]
“Urteko aurreneko POTTO saioan Plentziara joan gara, Delorean autoa hartuta. Irailaren aurrenekoan Plentzian egiten den urteroko saioa ekarri dugu uhinetara: hamargarren kolpea izan du Antolin jaietako bertso-saioak. Laukotea izan zen taulagainean, Plentziako elizaren enparantzan kantuan 2025eko irailaren 1ean: Sustrai Colina, Oihana Iguaran, Nerea Ibartzabal eta Igor Elortza On egin”. https://bilbohiria.com/docs2/2026/potto/260114_potto_plentzia_antolin_25.mp3 […]
Urtarriletik azarora bitartean, 1,3 milioi turistak bisitatu dute hiria, iazko epe berean baino % 13 gehiago, eta 2,5 milioi gaualdi erregistratu dira. Datuen arabera, nazioarteko turismoak indar berezia hartu du: bisitarien % 52tik gora atzerritik etorri dira, Estatuko turistak bigarren urtez jarraian gaindituz. Nazioarteko bisitarien kopurua % 14 hazi da, […]
Asteko errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikano kazetariarekin, eta AEBek Venezuelan egindako erasoa izan dugu solasgaien artean nagusi. Bigarren atalean, Danele Sarriugartek Marina Garces filosofoari egindako elkarrizketa izan dugu hizpide: Denbora bizigarri baterako liburua argitaratu berri du, eta Euskal Herrian izan da aurkezpenak egiten. Saioa ixteko, Argia Sarien berri eman dugu; […]
Urte luzez, Deustualdeko eta Bilboko auzoetako bizitza euskaraz kontatzeko leiho izan dira eta Prest! aldizkaria eta Uriola komunikabideak. Auzoetako istorio txiki zein handiei ahotsa emanez, kazetaritza komunitarioa eta gertukoa eraiki dute, eta belaunaldi askorentzat erreferente izan dira. Orain, ordea, BLB kooperatibak –bi proiektu horien atzean dagoenak– ateak ixteko erabakia hartu […]
Gaur Zirika gunean Emakumeen boterea eta komunitatearen iraultza liburua aurkeztuko du Aiora Enparantza itzultzaileak. Katakrak argitaletxeak ekarri du euskarara. 1970eko hamarkadan idatzitako testu batek gaur arte iritsi eta gaurko eztabaidak astintzen jarraitzen badu, zerbaitengatik izango da. Mariarosa Dalla Costa eta Selma James pentsalari feministek sinatutako Emakumeen boterea eta komunitatearen iraultza […]
Xabi Aburruzaga trikitilari eta musikari bizkaitarrak BASK izeneko disko berria aurkeztu du, bere ibilbideko zazpigarren lana eta, bere hitzetan, orain arteko proiekturik osatuena. Azken bi urteetan sortutako hamahiru konposiziok osatzen dute lana, eta euskal musikaren sustraietatik abiatuta, munduko beste doinu eta erritmoekin elkarrizketan eraikitako proposamena da. Porrusalda eta sanba, fandangoa […]
Dxusturi Teatroa eta Horman Poster konpainiek Shakespeareren obrara hurbiltzea proposatzen dute Rikardo III eta ni ikuskizunarekin. Ostegunean Bilbon izango dira Arriaga antzokia. Rikardo III eta ni antzezlana eskaintzen. Antzezlana Igor de Quadrak zuzendu du, idazketa dramatikoa Eneritz Artetxek egin du. Oholtza Eneritz Artetxe Leire Ucha eta Ion Zumelaga, eta Dantzan […]
Oporretatik behar den bezala itzultzeko, bisita elegantea izan dugu irratian: Misoginia taldea. Aspalditik pairatzen ditugun zapalkuntzen aurrean, barruan daramagun min eta pisu hori nolabait askatzeko hasi ziren garrasika. Urte batzuen ostean, horrelaxe jarraitzen dute, punketik letra politiko eta zuzenak oholtzaratuz. Haiek entzunda, borrokak bertan jarraitzen duela ohartzen gara eta musika […]
