Asteburuko atarian prest gaude agendarako! Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleak izan ditugu gurean, eta astebururako planak ekarri dizkigute Bilbo Hiria irratira. Gabonetako programa ekarri digute, izan ere hainbat emanaldi berezi daude Bilbon. https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/251219_kermanen_agenda_ikasleak.mp3 Deskargatu hemen.
Hilabetero egiten dugu AEKren AIZU aldizkariaren errepasoa eta hilabete honetan ere Eñaut Mitxelenarekin aritu gara berbetan. Hilabeteon, Iñigo Etxezarreta izan da hilabetekariko protagonista. En Tol Sarmiento taldeko abeslaria da, eta, besteak beste, jasotako omenaldiaz, kaleratu berri duten Konkista diskoaz, hizkuntza hautuaz eta sold out fenomenoaz aritu dira. Laburrean, Patricia Martin […]
Argia astekariaren atala egin dugu Gorka Peñagarikano kazetariarekin. Ohikoa den bezala, azal nagusitik abiatu dugu asteko errepasoa. Aste honetan, Kontseiluak deituriko Pizkundea ekitaldia izan dute hizpide: Pizkundea deituriko ekitaldia abenduaren 27an Bilbon egingo da. Horri lotuta, erreportaje berezia landu dute, sei eragile eta euskaltzaleri iritzi artikulu bana eskatuta. Bestalde, Europar […]
Ernai gazte antolakundeak manifestazioa deitu du abenduaran 20an, larunbatean, Bilbon “espainolismoaren hiri gisa” saltzen ari direla salatzeko. Mikel Ezkurra izan dugu gurean eta hark kontatu dizkigu mobilizazioaren arrazoiak. Duela astebete Bilbon egindako indarraldi erakustaldia ere izan dugu mintzagai eta antolakundeak izan duen kriminalizaio kanpainari buruz ere aritu gara. Manifestazioa Plaza […]
Buiah taldea dator aste honetan gertu-gertutik, gure Bilbotik. Musikari izateaz gain, entzule sutsuak direla argi utzi digute, eta zein polita den jendea kontzertuetako lehenengo lerroan ezagutzea. Horrela hasi zuten haien proiektua, eta orain, EP bat kaleratuta dutela, lerro hori pasa eta eszenatokira igo dira. Azkenaldian lokalean sartuta daudela azaldu digute, […]
Irati Gorostidi zuzendariaren estreinako pelikula da Aro berria, eta Zinemalditik pasa ondoren, zinema aretoetara iritsiko da egunotan. Maite Muguerza, Jon Ander Urresti eta Edurne Azkarate dira aktoreetako batzuk. Ur-kontagailuen fabrika batean kokatzen da istorioa: langileak eztabaidan ari dira greba egin ala ez. Orduan, langileetan inkonformistenek haien bizimodua goitik behera aldatzea […]
Pantxoa eta Peio bikoteak, 57 urteko ibilbideari amaiera emateko, 2027ko urtarrilaren 10ean azken kontzertua eskainiko du. Azken Dantza izena jarri diote ibilbideari amaiera duina emango dion kantaldiari. Bikotearen kantagintza orduko euskararen, euskarazko kulturaren eta Euskal Herriaren aldeko borroka eta aldarri horren bozgorailu izan zen. Pozik eta gogotsu daudela adierazi dute […]
Zenbat Gara elkartearen ekimena da Kafe Antzokia. Duela 30 urte, euskararentzat basamortu modukoa zen Bilbon, oasi bat eraiki zen euskaldunentzat, euskara erdigunera ekarriz. Kafe Antzokia ez da aretoa soilik, hemen Gabriel Aresti euskaltegia, Kurkuluxetan umegunea, Erroa argitaletxea, Algara Konpartsa eta Bilbo Hiria irratia daude, beste ekimen batzuen artean. 30. urteurrena […]
1995. urtean, metroa inauguratzeaz gain, bestelako Bilbo bat amesten zuten zoro batzuek, Bilboko erdigunean, euskara ardatz izango zuen proiektua zabaldu zuten. Zenbat Gararen ekimenez ireki zituen ateak Kafe Antzokiak. Egun berezi hau ERROBI taldearen agur kontzertuarekin ospatu dute, izan ere, lapurtarrek Bizkaian eskainiko duten azken emanaldia izango da gaurkoa. Euskal […]
Karlos Renedo batu zaigu saiora eta, berarekin batera, hiriak azken hiru hamarkadotan izan duen eraldaketa aztertu dugu. Industria hiria izateari utzi zionetik ez da etenik izan. 90eko hamarkadaren hasieran hasi ziren benetako eraldaketarekin: eraikin industrialak eraitsi eta Bilbo berri bat eraikitzeko apustua egin zuten instituzioek.Gaur, 30 urte geroago, eraldaketa hori […]
