Bi urterik behin egiten den euskararen aldeko ekimen erraldoia berriz ere martxan jartzeko prest dago. 24. KORRIKA ate joka dugu, eta aurten honako helburua ezarri dute: inoizko parte-hartzaileena izatea. Martxoaren 19an Atharratzetik abiatuta, 11 egunez eta 10 gauez Euskal Herria zeharkatuko du euskararen aldeko lasterketak, 2.175 kilometro eginez eta 3.436 […]
Asteburuaren atarian, prest gaude agenda errepasatzeko! Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleak izan ditugu gurean, eta astebururako plan interesgarriak ekarri dizkigute Bilbo Hiria irratira. Gaurko ikasleak animazioz beterik etorri dira! Museoak bisitatzea gomendatu digute, eta, era berean, mendira irteera egiteko proposamena ere egin digute. Baina eguraldi txarrari izkin egin eta museoak bisitatzeaz […]
Arriaga Antzokiak eta Juan Crisóstomo de Arriaga Musika Kontserbatorioak bat egin dute aurten ekimen berezi batean: Arriaga 200 egitasmoan. 2026ko urtarrilean konpositore bilbotarraren heriotzaren 200. urteurrena beteko da, eta, horren harira, ondarea, antzerkia eta musika uztartzen dituen programa zabala prestatu dute. Ibilbide antzeztuen bidez, publikoak Arriaga Antzokia barrutik ezagutzeko aukera […]
Bizitza eta heriotza, maitasuna, amatasuna eta minbizia. Hari horiekin ehundutako artefaktu baina sakona da AMA. Urtzi Ugaldek, Iñurri elkartea eta Trinchera edizioekin lankidetzan argitaratutako lana da. Lehenengo pertsonan idatzia, AMAk atzean historia eder bezain gordina dauka. Urtziren ama Edurne, duela urtebete hil zen minbizi gogor baten ondorioz, eta hari betiko […]
Arriaga Antzokian estreinatuko den Desobedienteak 18/98 antzezlanaz berba egiteko gonbidatu berezia dugu gurean. Antzezlanak desobedientzia zibila du ardatz, bai ikuspegi teorikotik bai gure historia hurbileko pasarte gordin batetik abiatuta: 18/98 sumarioa. Unibertsitateko tesi-defentsa baten eta epaiketa baten arteko joan-etorrian, demokraziaren, legearen eta zilegitasunaren inguruko galdera sakonak mahai gainean jartzen ditu […]
Bilbora begira jarri gara. Urtarrilaren 10ean, larunbatean, milaka lagun espero dira Bilboko kaleetan, giza eskubideen defentsan eta salbuespeneko espetxe-politikei amaiera emateko aldarrikapena beste behin kalera eramango du Sarek herritar plataformak. Sarek deituta, “Ezin da gehiago luzatu, ezin da gehiago itxaron” lelopean, manifestazioa egingo da arratsaldeko bostetan, La Casillatik abiatu eta […]
Liburuetatik gizartera eta gizartetik liburuetara, halaxe bizi dugu literatura Liburuen Errepublika Txikian. Horregatik, hain zuzen ere, gure egiten dugu inguratzen gaituen munduarekiko grina eta ardura. Hori dela eta, ozen esan nahi dugu: euskarak eta euskal hiztunen komunitateak bizi duten larrialditik, indarraldira. Oztopo, mehatxu eta oldarraldi judizialetik, Pizkundera. Ikastoletan, ikastetxeetan, antolatu […]
Cristóbal Halffter (Madril, 1930 – Villafranca del Bierzo, 2021eko maiatzaren 23a) XX eta XXI. mendeetako Espainiako konpositorerik garrantzitsuenen artean koka dezakegu 2021eko maiatzaren 23an hil zen 91 urte zituelarik. Beste batzuetan aipatu izan dugun eta nazionalismo musikala eta gero Espainian musika abangoardista sartu zuen “51ko Belaunaldiaren” parte izan zen (Bernaola, […]
Urtero bezala, San Tomas azokak Bilbo hartuko du abenduaren 21ean, igandez. Bizkaiko nekazaritza azokarik handiena eta esanguratsuena da, eta aurten ere Bilboko Areatzan elkartuko dira baserritarrak eta herritarrak. Azoka 09:00etan hasi da eta 20:00etara arte luzatuko da. Tarte horretan, 243 etxola jarriko dira, 166 postutan banatuta, eta guztira 117 ekoizleren […]
Bertsozalez lepo egon da Bilboko Casilla: 4.700 zale egon dira bertan. Etxebarriazarragarekin batera, Onintza Enbeitak kantatu du buruz burukoan. Bilboko Casillan giroa bero egon da 2025ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalean. Eguenerako sarrera guztiak amaituta, 4.700 bertsozale batu dira bertan, zortzi bertsolarien beharrari adi. Zortzi bertsolariek hainbat ariketa egin dituzte. Lehenengo […]
