Gauza guztietan legez, osasun arloan ere sinpleak izan beharko liratekeen gauzak korapilatzeko joera dugu gizakiok. Gaixorik dagoenak sendatu nahi du; hala beharko luke, ezta? Bada, ez beti. Osagile baten ibilbide profesionalean zehar gauza harrigarri asko ikusten dira, eta gaurkoan halako kasu batzuk ezagutarazi dizkigu Oier Gorosabelek. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/210421_OIER_katramilatzen_diren_gaixotasunak.mp3 Deskargatu hemen.
Apirilaren 23an, Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzen da mundu mailan. Helburua irakurketa, liburugintza eta jabetza intelektuala egile eskubideen bitartez bultzatzea da. 1995. urteetik UNESCOk sustatzen duen nazioarteko eguna da, eta gaur oraindik indarrean jarraitzen du. Liburuaren egunak berebiziko garrantzia du liburu dendetarako, esaterako. Azken datuen arabera, pandemiak eta horrek ekarritako itxialdiak […]
POTTO saioak ez du etenik, eta asteon saio bikoitza eskaini dugu. Bariku eta zapatuan (apirilaren 16an eta 17an), saioak izan genituen Araban eta Bizkaian. I. Señora Sariketaren aurreneko kolpea izan dugu gozagarri, Aramaion, zapatuarekin batera. Bertan izan ziren kantuan Haizea Arana, Oihane Perea, Itxaso Piquer, Maddi Aiestaran, Miren Artetxe eta […]
Azken kopa finalak berotuta Kirol eskirol saioa baitu dute Erlantz Ibargurengoitia, Jon Rente, Liher Barrantes eta Jonek. Kopa finaleko nekearen ajeak ahazteko ezinbesteko errepaso ederra egin dute. https://bilbohiria.com/docs2/2021/kirolEskirol/210420_kirol_eskirol_01.mp3 Deskargatu hemen.
Aurkeztu berri da Hannah Arendten ‘Indarkeriaz’ liburua, Katrakak argitaletxearen eskutik pentsalariaren lana euskaraz irakurtzeko aukera izango dugu. Onlineko munduak gero eta indar, gehiago duen honetan, horrela elkartu ginen Hedoi Etxarte katrakakeko kidea, Itziar Diez de Ultzurrun itzultzailea eta Mario Zubillaga hitzaurrearen egilea. Hannah Arendt XX. mende hasieran Europa ekialdetik zetorren […]
Joxemi Zumalabe fundazioak egindako dokumental eta liburu baten berri emateko asmoz Garzi hurbildu zaigu irratira. Dokumentala “Su txikian: Herri mugimenduak bor-borka” deitzen da eta liburua PIL-PILEAN Herri-mugimenduen formakuntza politikorako esperientzia bat Euskal Herrian Ikastaroaren Sistematizazioa (2015-2018). Dibulgaziorako bi material hauek “Pil-pilean” deitutako ikastaroan oinarritu dira: bertan hainbat herri mugimendutako kideek […]
Bihar, apirilaren 22an, 60.000 langile publikoen egoera finkatzearen aldeko grebara batu dira ELArekin batera, LAB. CCOO, ESK, eta STEILAS.ELAko sektore publikoaren arduradunak, Igor Eizagirrek honako datu hauek eman ditu: Europan, langileen %20k sektore publikoan dihardute, Espainian, berriz, %16k, eta Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, %12k. Azken horien artean %40 behin-behineko baldintzetan […]
Beste 50 eragilerekin batera, “Ampliacion Supersur Ez” plataformakoek mobilizazioa deitu dute apirilaren 24rako, Arriagan hasiko da 18:00etan. “Supersur gehiagorik ez, bolintxu bizirik” lelopean, azpiegitura handietan eta garraiobide jasanezinetan oinarritutako eredua alde batera uztea eskatzen dute, bai eta motorrik gabeko mugikortasuna eta garaio publikoa lehenestea. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/210421_Supersur1.mp3 Deskargatu hemen
Gaurkoan Goitibera teatroko Ander Basaldua eta Saioa Iribarren izan ditugu. “Kasilda, bukatzen ez den sua” antzezlanaz mintzatu gara. Ideia askeen defentsan bizia eman zuten emakumeei omenaldia egin nahi izan dute lan honekin. Antzezlan honetan Casilda Hernáez Vargas emakume euskaldun iraultzailearen bizipenetatik bidaiatuko dugu sentimendu hori jarraitzera bultzatu zuena bilatuz. Casilda […]
Euskal Herriko literaturazaleen bilgunea da 111 Akademia. Ia 200 irakurlek parte hartzen dute egitasmoan: liburuak irakurri, iruzkinak bidali eta urtero 111 Akademiaren Saria ematen dute. Esan daiteke, euskal literaturaren foro bat dela, nolabait esateko. Gaur Amaia Goikoetxea bertako koordinatzailea izan dugu gurekin, irakurzaleen plataforma honi buruzko xehetasun guztiak kontatzeko! Aldizkaria, […]
