Errefuxiatuei Laguntzeko Euskadiko Batzordea (CEAR-Euskadi) 1996ko maiatzaren 10ean sortu zen, Euskal Autonomia Erkidegoan nazioarteko babesa bilatzen zuten pertsonek zituzten beharrei erantzuteko. Orduz geroztik eta orain arte, 90 herrialdetako 40.000 pertsona baino gehiago lagundu ditu erakundeak euren bizitza berriaren hasieran. Gainera, talde juridikoak 25 urte hauetan Euskadin erregistratu diren asilo-eskaera guztien […]
Zertan jolasten duzue jolastorduan? Norekin? Gaur Lur eta Hodeik antzineko jolas bat ezagutu dute, entzun jakiteko! https://bilbohiria.com/docs2/2021/gaurezdagoeskolarik/210508_gaurezdagoeskolaerik.mp3 Deskargatu hemen.
Audience taldeak ekainean argitaratuko du disko bikoitza, talde Gernikarraren bederatzigarrena izango da. Rafa Ruedak aurrerapen kantua ekarri digu. Tolesdurak izena izango du eta aurrerapen kantua “Mauka” da. Aurreko lanak bezala bidehuts zigiluarekin argitaratuko dute. Kantu berriak aurkezteko lehen bi kontzertuen datak eta lekuak ere jakinarazi ditu Audiencek: ekainaren 19an, Andoainen […]
Markel Ganboa duragarrak “La casa” ikuskizuna aurkeztu digu, maiatzean Malagako MAF jaialdian estreinatuko dute. Telebistako realityen egungo tragikomedia dugu, bi ardatz nagusi dituena, batetik Federico Garcia Lorkaren unibertsoa , batez ere “ La casa de Bernarda Alba” eta gaur eguneko reality bat. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/210507_markel_maf_festibala.mp3 Deskargatu hemen.
Idoia Asurmendik 17 kontzertu eskaini zituen Euskal Herrian iazko udan. Bere lehen diskoa atera du, ‘Ilun eta abar’, bihar Bilbon aurkeztuko du, gaur gurean izan da. Azken urtean bizitakoaz hitz egin digu izan ere azken urte honetan asko ikasi du, bere kantuak taldekideekin osatu eta grabatzeraino. Zuzenean talde osoa egongo […]
Gaurko saioan Barakaldo eta Gernika bisitatu ditugu. Hirukotea eta laukotea kantuan. Barakaldoko Lasesarre kiroldegian, SASIBURU euskara taldeak antolatuta, kantuan izan ziren Ane Labaka, Etxahun Lekue eta Jon Barrocal, Ander Ezeizaren aginduetara; Gernikan, berriz, LILIBERTSO eskolaren eskutik, laukotea izan genuen taulagainean, Unai Mendiburu, Ibai Amillategi, Mikel Retolaza eta Koldo Muñiz. Aukeraketa […]
Aurten posible izango da Indautxu eguna ospatzea, aurreko urtean on line egin bazen ere, lan askoren ostean aurten plazan ospatuko dute. Jai batzordeko kideek azpimarratu dute xumea izango bada ere oso garrantzitsua dela ospatzea bera. Potxin eta Patxin pailazoek hasiko dute eguna 11:00etan. 12:30ean bertso-saioa eskainiko dute Uxue Alberdik, Oihana […]
Aurtengo jaialdia pandemiaren eraginez atzeratu egin behar izan da eta, azkenik, LAUTAN HIRU antzerki txikia, festibal handia egitasmoa maiatzean izango da, lau ostegunez jarraian: maiatzaren 6an, 13an, 20an eta 27an. Bilboko Udalak babesten du jaialdia, eta Euskaltzaindiak Cafe Bar Bilbaorekin, Zazpi Katu gaztetxearekin eta BIRA Kulturarekin elkarlanean antolatu du egitaraua. […]
Ernest Hemingway idazleak Euskal Herriarekin izan zuen harremana erakutsi nahi izan dute inauguratu berri duten “Heminway & Euskal Herria” erakusketan. Gernikako Euskal Herria Museoak ekoitzi eta Edorta Jimenezek komisariatu duen erakusketa 2022ko urtarrilaren 30a bitartean dago ikusgai. Edorta Jimenez idazlea izan da erakusketaren komisarioa izan ere urte asko darama Heminwayren […]
Bilboko zinemaldi fantastikoak, drakula omentzen duen erakusketa aurkeztu du gaur jaialdiari hasiera emateko. “Odol tinta-banpiroari omenaldia” du izena erakusketak, eta bertan fantasiazko generoaren funsezko ikono horretan inspiratutako irudiak egongo dira. Zabalguneko eraikinean egongo da ikusgai maiatzaren 13ra arte; goizeko 8etatik iluntzeko 8etara. Zinemaldiaren 27.edizio hau maiatzaren 7tik 16ra arte izango da; […]
