Herrialde batzuetan antigeno-testen erabilera bultzatzen ari dira autodiagnostikoak egiteko. Proba bizkorragoak eta merkeagoak dira eta, aditu askoren iritziz, oso lagungarriak izango lirateke pandemiaren kateak ahalik eta azkarren mozteko. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/210511_koronabirus.mp3 Deskargatu hemen.

1

Gaurkoa 80ko hamarkadako kantu zoragarria zian du abiapuntu Rafa Ruedak. Kantuaren egilea Amerikako Estatu Batuetan jaiotako Tracey Chapman kantaria dugu. Hainbat Grammy sari jaso ditu, eta arrakastaren formula bere letren konpromiso politikoarekin bat egiten duten “Fast Car”, “Across the Lines”, “Talkin ‘Bout a Revolution”, “Baby Can I Hold You”, “Subcity” […]

Ongi Etorri Errefuxiatuak elkarteak hainbat aldarrikapen aurkeztu dituzte Bizkaiko Foru Aldundian, Batzar Nagusietan eta alderdi politiko bakoitzari; alegia, mendekotasuna, desgaitasuna, bazterketa eta babesgabetasuna baloratzeko eta diagnostikatzeko zerbitzua, bai eta gizarteratze-premiei erantzuteko zerbitzuak ere. Bilboko Udalean ere maiatzeko osoko bilkurarako mozio bat aurkeztu dute. Elkarteko kideek adierazi dutenez, Udaltzaingoak  modu bidegabean […]

Errefuxiatuei Laguntzeko Euskadiko Batzordea (CEAR-Euskadi) 1996ko maiatzaren 10ean sortu zen, Euskal Autonomia Erkidegoan nazioarteko babesa bilatzen zuten pertsonek zituzten beharrei erantzuteko. Orduz geroztik eta orain arte, 90 herrialdetako 40.000 pertsona baino gehiago lagundu ditu erakundeak euren bizitza berriaren hasieran. Gainera, talde juridikoak 25 urte hauetan Euskadin erregistratu diren asilo-eskaera guztien […]

Audience taldeak ekainean argitaratuko du disko bikoitza, talde Gernikarraren bederatzigarrena izango da. Rafa Ruedak aurrerapen kantua ekarri digu. Tolesdurak  izena izango du eta aurrerapen kantua “Mauka” da. Aurreko lanak bezala bidehuts zigiluarekin argitaratuko dute. Kantu berriak aurkezteko lehen bi kontzertuen datak eta lekuak ere jakinarazi ditu Audiencek: ekainaren 19an, Andoainen […]

Markel Ganboa duragarrak “La casa” ikuskizuna aurkeztu digu, maiatzean Malagako MAF jaialdian estreinatuko dute. Telebistako realityen egungo tragikomedia dugu, bi ardatz nagusi dituena, batetik Federico Garcia Lorkaren unibertsoa , batez ere “ La casa de Bernarda Alba” eta gaur eguneko reality bat. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/210507_markel_maf_festibala.mp3 Deskargatu hemen.

Gaurko saioan Barakaldo eta Gernika bisitatu ditugu. Hirukotea eta laukotea kantuan. Barakaldoko Lasesarre kiroldegian, SASIBURU euskara taldeak antolatuta, kantuan izan ziren Ane Labaka, Etxahun Lekue eta Jon Barrocal, Ander Ezeizaren aginduetara; Gernikan, berriz, LILIBERTSO eskolaren eskutik, laukotea izan genuen taulagainean, Unai Mendiburu, Ibai Amillategi, Mikel Retolaza eta Koldo Muñiz. Aukeraketa […]

Aurten posible izango da Indautxu eguna ospatzea, aurreko urtean on line egin bazen ere, lan askoren ostean aurten plazan ospatuko dute. Jai batzordeko kideek azpimarratu dute xumea izango bada ere oso garrantzitsua dela ospatzea bera. Potxin eta Patxin pailazoek hasiko dute eguna 11:00etan. 12:30ean bertso-saioa eskainiko dute Uxue Alberdik, Oihana […]