Sindikal agendarekin abiatu dugu denboraldiko azken saioa. Egitura atalean Maitane Jaio eta Endika Alabort ekonomialariek @Shine_McShine-ren bi hari oso onak erabili ditut, gezurrak desmuntatzeko. 1) Langile mileurista batek Estatuari milioi erdi euro ordaintzen du zergen bidez; 2) Sektore pribatua sektore publikoa baino eraginkorragoa da, gai bi horren inguruan argibideak eman […]
Gaurkoan Zorrotza auzora joan gara, bertan kokatuta dagoen Sader enpresaren isurketa jasanezina salatu dute. Aitor Marin Zorrotz Morrotz aldizkariko kideak kontatu digu. Hondakin arriskutsuen tratamendua eta ongarrien fabrikazioa du Sader lantegiak 2008tik Zorrotzan egiten duena; Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailaren baimenarekin. Eta Saderren lanak badu, bai, ondoriorik Zorrotzan bertan zein inguruko […]
Hamaika aukera ditugu bertatik bertara oporrez gozatzeko, gure irratiko leihoa ireki, Arnasa hartu eta gertukoari erreparatuko diogu. Lehenengo geldialdia Basondon egin dugu. Kortezubin egingo dugu Basondon.Ez da zoologiko bat, mehatxatutako basa-faunaren babeslekua baizik. Sua Argitaletxeak, “53 rutas por senderos PR de Bizkaia” argitaratu berri du, herrialdeko altxor naturalak ezagutzeko gida. […]
Hiruka hilabetekaria izan dugu hizpide, azaletik abitu dugu errepasoa Unai Brearekin. Mikel Mancisidorri egin diote elkarrizketa. Giza eskubideen alorrean egindako lanagatik Eusko Ikaskuntza Saria irabazi berri du. Hala, ibilbide luze baten aitortza jaso du Mikel Mancisidorrek Deustun Zuzenbidea ikasten zebilenetik izan du giza eskubideekiko interes bizia (Amnesty International taldearen lehen […]
Bilboko Elkarlan euskaltegiak udako ikastaroak martxan dituzte. Uztaila, Abuztua eta Irailerako ikastaroak eta barnetegian euskara ikasteko aukera paregabea dute. Bilbo Zaharra, Gabriel Aresti eta Juan Mateo Zabala euskaltegiko Jon, Nerea eta Isa batu zaizkigu saiora. Talde txikiagoak eta osasun neurriak mantenduz euskara ikasten ehunka lagun dabiltza. Urrian ikasturte berrirako ere […]
“Etxea Ondarea Historia Mintzoa” liburua oinarri Xamar ikerlariarekin Etxearen ondareaz jardun dugu. Etxea izan liteke eraikina, eta izan liteke instituzioa. Liburua oinarri azken atal honetan Nafarroa eta Araban ibili gara. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/200513_etxea_xamar_10.mp3 Deskargatu hemen.
Euskal Herri osoan, COVID-19 izurrite larrialdiaren aurrean, behetik-gorako zaintza mugimendu autogestionatuak sortu dira. Bilbon ere ala izan da, 1300 boluntario auzogile izan dira Bilboko auzoetan elkartasun sareetan. Auzo-talde horiek Bilboko 16 auzotan antolatu dira “elkartasuna, zaintza eta elkarrekiko laguntza zabaltzeko helburuarekin”, eta, horrela, farmazietara joateko, erosketak egiteko, haurrak zaintzeko eta […]
Gaurko kantugilea Al Green izan da. Al Green, jaiotza-izenez Albert Greene estatubatuar kantaria da, musika beltzaren eta, zehatzago, soul musikaren ahots berezienetako bat. Hainbat urte gospel interpretatzen soilik igaro ondoren, rhythm and blues musika-estilora itzultzea erabaki zuen. 1989an, kantariak Arthur Baker musika-ekoizlearekin lan egin zuen, eta The Message Is Love […]
Kurtso zoro hau behingoz amaitu da eta orain oporretara goaz. Zuek nora joango zarete? Bueltan elkarrekin egongo gara! Musu erraldoi bat! https://bilbohiria.com/docs2/2020/Gaurezdagoeskolarik/200627_gaurezdagoeskolarik_oporretara.mp3 Deskargatu hemen.
Sasoian sasoikoa gero eta kontzienteagoak gara bertoko produktuak edo hurbileko elikagaiak jan behar ditugula. Garrantzitsua da zer bazkaltzen dugun. Produktu freskoetan oinarritutako elikadura da gure oinarria, horregatik ekaina gauden honetan Sardina izango da gaurko produktua. Sardina arrain urdin paregabea da, Ekainetik Irailera kontsumitzen dena. Sardinak euskal kulturari eutsirik egon dira […]
