Beste bala bat ekarri dugu bertsolaritza ardatz duen POTTO saioan. Gaurkoan Delorean partikularra hartu eta 2019ko udara egin dugu salto. Abuztuaren 21ean, Bilboko Aste Nagusiaren baitan eta Algara konpartsan, Aste Nagusiko bertsolari gazteen II. sariketa ekarri dugu gogora: Maite Sarasola gai-jartzaile zutela, bertan izan ziren kantuan Xabat Illarregi, Iruri Altzerreka, […]
25 urtetik gora abokatu dabilela, familia zuzenbidean nagusiki, bai zibilean bai penalean, Amaia Uskola. Azken urteetan gehituz doan gizarteko arazo larri batez mintzatu gara: sikikoki ez-gai diren pertsonentzako administrazio eta lege aldetiko babes eskasa, 18 eta 65 urte artekoetan diren gaixo larrietan itzela. Eta Amaia ere, arazoaren handiak larrituta. 2050erako, […]
Gaurkoan “Etxera Bidea” saiakera izan dugu hizpide irrati tarte honetan. Ostiralean Euskadi saria jaso zuen Xamarrek saiakera sailean, zoriontzeaz gain gogora ekarri dugu bertan kontatutakoa. Aezkoan kokatutako historia dakar Xamarrek. Hizkuntzaren berreskuratze eta ukatze baten testigantza ekarri ditu. Ezohiko lana dugu hau, testigantza bat, lekukotasuna jaso du Xamarrek. Garraldan (Aezkoa […]
Norman Foster arkitektoak handituko du Bilboko Arte Ederren Museoa. 2.250 metro koadro berritu, eta beste 5.140 gehituko dituzte. Luis Maria Uriarte arkitektoarekin gauzatuko du Fosterrek proiektua. Uztailean jakin genuen Bilboren etorkizun arkitektonikoa Norman Fosterrek marraztuko duela berriz, proiektua aztertu dugu Ula Iruretagoiena arkitektoarekin. kasu hobetan arte Eder museoaren zabalpen eraikinarekin. […]
XXI. mendeko ekologismoaren pop ikurra bihurtu ote da Greta Thunberg? 16 urteko suediarra klima aldaketaren kontrako borrokalari ospetsuena bilakatu da eta mugimenduak inoiz izan ez duen oihartzuna lortu du berak. Honek publikotik bi erantzun mota sorrarazi ditu: Greta eta bere diskurtsoaren alde jo dutenak eta, beste alde batetik, bere kontra […]
Talde ezberdinetan ibili ostean Iker Martinez de Zuazo bere bakarkako bigarren lana aurkezten dabil “Lurralde berriak” 11 kantu berri. Gurean izan da Iker eta lurralde berri horiek berarekin batera ezagutu ditugu, Askatasun pertsonala, maitasuna, galera, tristura, bizitza erdiko krisia, heriotza, aurrera egitea… Hitzak, bere bizitzaren momentuko erradiografiak dira, mamuak uxatzeko, […]
URBANBAT Fest bueltan dator Bilbora aurten urriaren 24tik azaroaren 22ra arte. Zortzigarren edizio honetan hiri-desinuak lan ez-produktiboan duen eragina izango da ardatza, bereziki zaintza lanetan fokoa jarriz. Arkitektura gai nagusia izanda, URBANBAT Fest hiria, gizartea, artea, kultura, sozietate eta lurraldea lantzen duen festibal bat da. Bertan gai guzti hauek landu […]
Urte hasieran presoen eskubideen alde egin ohi duen manifestazioa aurkeztu du gaur Sarek. Manifestazioa “inflexio puntu garrantzitsua“ izatea nahi du Sarek, Espainiako Gobernuak “ausardiaz” joka dezan eta espetxe politikaren alorrean “urrats gehiago eta lehenbailehen” eman ditzan. Adierazi dutenez, azken hilabeteotan Frantziako Gobernuak “mugimendu esanguratsuak” egin ditu espetxeen arloan, eta espero […]
Hego Euskal Herriko pentsionistak kalera atera dira gaur promesen garaiari amaiera emateko. Bilboko udaletxean izan da hitzordua, eta Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako Pentsio Mugimenduen partaideak bertaratu dira egoeraren larritasuna elkarturik salatzeko asmotan. Hamaika dira eginiko elkarretaratzeak, baina Pentsioen Sistema Publikoa oraindik bermatzeke dagoela aldarrikatu dute. Halaber, instituzioei arduraz joka […]
Don Inorrez taldeak lan berri bat argitaratu du udazkenean, bi kantuz osaturiko binilozko singlea: Dardara hura. Lan horretako kantuak Mugiro bila diskokoekin batera grabatu zituen taldeak, Paco Loco ekoizlearen estudioan, baina orain arte gordeta egon dira eta zuzenekoetan soilik entzun ahal izan da horietakoren bat. Pello Lizarralde idazlearen hitzak dituzte […]
