Urriaren 12an euskarazko bideo-jokoen industriak ekitaldi garrantzitsua ospatuko du Bilbon. Azkue Fundazioak eta Game Erauntsia kolektiboak Jokoteknia, Euskarazko Bideojokoen II. Jardunaldia egingo dute Bilboko Azkuna Zentroan. Iazko lehen edizioak harrera ona izan zuen antolatzaileen hitzetan, eta horregatik erabaki dute aurten ere egitea. Urtzi Ordiozola, Game Erauntsia kolektiboko kidea batu zaigu […]

Udak utzitako datuak esanguratsuak dira turismoaren alorrean: aurten Bilboko hotelen okupazioa %80-%90 artean egon da. Datuak ikusita urteko aurreikuspenak beteko direla esan dezakegu, %70eko okupazioa espero baita 2019an. Pasa den urtearekin konparatuz ikus daiteke okupazioa %2an igo dela uztailean eta %3,8an abuztuan. Puntu gorena jo dute Bilboko hotelariek marka guztiak […]

Alokairuaren prezioa %7,98 igo da Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan urtearen lehen lauhilekoan. Horrek, bigarren postuan kokatzen gaitu Estatuko bizileku garestienen zerrendan, lehena Madril izanik. Bertan alokairuaren bataz besteko errenta 1.671 eurokoa da hilean, eta hemen berriz, 1.137koa. Halaber, Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldeena alderatuz gero, batetik bestera dagoen aldea nabaria da. […]

Getxoko Komiki Azokaren 18. ekitaldia ospatuko du aurten,  komiki zaleak hitzordu interesgarria izango dute datorren asteburua, derrigorrezko topaleku dena, ez bakarrik Euskal Herrian, baita kanpoan ere. Urriaren 18tik 20ra liburu-denda, argitaletxe, merchandising-denda eta fanzineen salmenta-guneak kokatuko dira Areetako Geltokia plazan eta bertaratzen direnek azken nobedadeak eskuratu eta sailak osatu ahal […]

Gaurko saioan Xabi Camareroren bisita izan dugu, Urtz taldeak lan berria argitaratu zuen martxoan, kantu berriak entzun eta lana ezagutu dugu. Pasaian sortu zen Urtz musika talde, 1988. urtean. Sorrera hartatik 31 urte pasatu direnean lan berri bat kaleratuko du taldeak, Zabaldu ateak izenburupean. Taldearen zortzigarren diskoa da. Xabier Camarero […]

Ostegunean Campos Antzokian “Barrutik kanpora” harrapazank ekimenaren ikuskizuna estreinatuko da Bilboko gazteek sortuta. Ekitaldian, Harrapazank 2019ko talde irabazleek  eta Harrapazankeko parte hartzaile parte hartuko dute.Horrela, guztira, Bilboko 43 artista gaztek parte hartuko dute, zeinak musikariak, magoak eta dantzariak baitira, besteak beste. Ikuskizunaren zuzendari lanean Ugaitz Alegria aktoreak dihardu, musika eta […]

1880ko irailean erromesaldi jendetsua egin zuten Begoñara. Deialdiak kolera izurritearen 25. urteurrena ekarri nahi zuen gomutara, kinka larri hartan Ama Birjinaren irudia Bilbora jaitsi eta handik gutxira desagertu zelako gaixotasunaren erasoa. Baina 1880an gizartea osoa aldatuta zegoen. Lehenengoz, erromeriaren aurkako jarrera publiko gogorrak agertu ziren. Eta, lehenengoz Hego Euskal Herrian, […]

Gaurko saioa Rafa Ruedak My back pages kantua izan du hizpide, kantari mitikoa izan du mintzagai Bob Dylan. Robert Allen Zimmerman Bob Dylan izengoitiz ezaguna, estatubatuar musikari, abeslari eta olerkaria da. Haren lanik ospetsuena 1960ko hamarkadakoa bada ere, sei hamarkadaz aritu da eszena gainean. Haren kanta batzuk, hala nola “Blowin’ […]

Urriaren 7 eta 8an izango den Nazioarteko International Solid Waste Association Kongresuaren inguruko ikuspuntua helarazteko elkarretaratzea deitu du Zero Zabor Bizkaian plataformak. Bertan hondakinen kudeaketa integral eta jasangarriaren joera berriak izango dira hizpide, eta 80 herrialdetako 1.200 lagun inguru bilduko direla espero da. Zero Zabor Bizkaian plataformak argi du hondakinak […]