Errefuxiatuen inguruan mintzatuko gara Nagore Eskizabel mugarik gabeko medikuak elkarteko kidearekin, Egunero 37mila lagun alde egiten beharrean daude. Duela gutxi argitaratu du Oliver Kugler “Escapar de la guerra y de las olas” komiki dokumentala, mugarik gabeko medikuak elkartearen laguntzarekin. Marrazkilariak errefuxiatuen kanpamendu ezberdinetan ikusitako marrazkien bidez ekartzen digu, Grezian, Irakeko […]
Gaurko saioan The Coasters taldea izan du hizpide Rafa Ruedak. The Coasters taldeak rhythm and blues eta rock and roll estiloak landu zituen 50 hamarkadan, taldearen kantuak bertsio asko izan dituzte. Bertsioak, Grateful dead, Canned Heat, Chris Robinson, Dr Feelgood, The Strypes. https://bilbohiria.com/docs2/2019/11ispilu/11_Ispilu_110_Im_a_hog_for_you_baby.mp3 Deskargatu hemen.
Gaur txiste lehiaketa ospatu dugu irratian, onak batzuk, oso onak besteak. Ondoren, ondo amaitzeko, postre gozo baten errezeta ikasi dugu: marrubi irabiakia. https://bilbohiria.com/docs2/2019/gaurezdagoeskolarik/63-gaurezdagoeskolarik-marrubizkobatidoa.mp3 Deskargatu Hemen.
Bizitegi gizarte-bazterketa egoeran dauden pertsonen alde lan egiten duen elkarte da. Ibilbidea 1980an hasi zen Otxarkoagan komunitate-lana oinarri. Baina gaur egun ezagutzen dugun Bizitegik 1997 urtea izan zuen oinarri, Balio Publikoko Entitate aitorpena jaso baitzuten. 2014an aurkeztu zuten lehen azterketa Bilboko kaleetan eskean aritzen direnen artean zenbat etxegabekoak diren jakiteko. […]
Gau beltza, Ariman gaua… datorren astean ospatuko da .Tradizio hori berreskuratzen eta berrasmatzen ari dira toki askotan. Ospakizun hori berrasmatzeko gomendioak jaso ditu orain Euskaltzaleen Topaguneak, lekukotza horiek eta Jaime Altuna eta Josu Ozaitaren Itzalitako kabalazen berpiztea lana baliatuta. Gaurkoan Itsaso Lekuona Euskaltzaleen Topaguneko kideak eman dizkigu azalpenak. https://bilbohiria.com/docs2/2019/Ibaizabal/191025_GauBeltza.mp3 Deskargatu […]
Bilbo hiriko gida berria argitaratu da Arian Irakurgai Mailakatuak bilduman. Bilduma beste sei hiriburuetako gidek osatzen dute, guztiak B1 euskara mailan. Idazlea Lutxo Egia izan da baina lan honetan ez da bakarrik egon, Asisko Urmenetak ilustratu eta Dom Campistronek koloreztatu baitute. Gurean izan da Lutxo Egia eta proiektu berri honi […]
Azaroaren 8an abiatuko da Zinebi, Bilboko dokumentalen eta flim laburren nazioarteko jaialdia, 61 edizioa da aurtengoa edizio honetako berrikuntza guztiak Gonzalo Olabarria Bilboko Udaleko Kultura zinegotziak, Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politika Sailburuak eta Vanesa Fernandez Guerra Zinebiko zuzendariak eman dituzte.Aurtengo edizioan 3921 filmekin aurkeztu dira, Horietarik 57 film, 29 […]
Astero bezala Argia astekaria izan dugu hizpide Lander Arbelaitz kazetariarekin. Azaletik abiatu dugu errepasoa. Kataluniako buruzagi politikoen aurkako epaia atera zen egunean abiatu ziren Kataluniara, erreportaje nagusian aurreko astean bizitakoaren laburpena da. Pello Zubiriaren artikulua ere ekarri nahi duzu gaurkoan, Irailean hil zen Jak Chirac horren berri han eta hemen […]
Estaturik gabeko herrialdeen musikak hitzordua du urriaren 25 eta 26an Galdakaon. Musika Bizian jaialdiak Euskal Herriko, Man Uharteko, Frisiako eta Eskoziako doinuak bilduko ditu . Aurten jarduera paraleloak izango dira: luthier azokaren bidez, artisauek musika-tresnak nola egiten dituzten erakutsiko dute. https://bilbohiria.com/docs2/2019/Ibaizabal/191024_MusikaBiziaJaialdia.mp3 Deskargatu hemen.
Euskaltzaindiaren mendeurrenaren balantzea eskaini dute gaur Andres Urrutia euskaltzainburuak, Sagrario Aleman euskaltzainak eta Ibon Usarralde mendeurreneko koordinatzaileak. Besteak beste, jardunaldi akademikoetan 170 hizlari eta 1.100 parte hartzaile izan dira, eta 9.000 ikus-entzuletik gora emanaldi artistiko-kulturaletan. https://bilbohiria.com/docs2/2019/Ibaizabal/191023_EuskaltzaindiaMendeurrena.mp3 Deskargatu hemen.
