Luis Briñas Santutxu LHLIk parte hartuko du Eramus+ programan. Helburu nagusia ikasleen gaitasun komunikatiboa hobetzea da eta horretarako 10 irakasle Europan zehar ibiliko dira 2 ikasturtetan zehar. Haien zeregina erreminta ezberdinen bitartez metodologia eta hizkuntzen inguruko proiektua lantzea izango da. Helmugak Finlandia, Estonia eta Esloveniako ikastetxeak izango dira eta bertan […]
Buletan dugu POTTO irratsaioa, atseden-egunak joan dira eta ikasturte hasieran indartsu etorri zaizkigu Ibon Burgoa eta Erlantz Ibargurengoitia bertsoaren mundu marabilloso-magikoa uhinen bidez zabaltzeko asmoz. Aurreneko saio honetan irailaren 12an izan genuen bihotz urraketa izan dute hizpide; Jon Barberena zendu zen 2019ko uda bukaera honetan, eta berari eskaini dizkiote aurreneko […]
Argia astekariko edukiak aztertu ditugu Lander Arbelaitz kazetariarekin batera. Azaletik abiatu dugu errepasoa, memoria historiakoa egin eta Aquiles Quadraren figura ekarri dute portadara. Tuterako alkatea izan zen eta duela 80 urte fusilatu zuten. Pello Zubiriren artikulua ekarri digu eta bukatzeko Zaldi Urdiana antzezlanaren inguruko erreportajea, bihar estreinatuko dute Luhuson, Artedrama, […]
Begirada berdeago bat ekimena ezagutu dugu gaurkoan. Ekimena urriaren 13an izango da, goizean Pagasarri inguruko hondakinak garbitu eta sailkatzeari ekingo diote eta, ondoren, ekonomia zirkularreko tailerra eta argazki lehiaketa izango da. Plastikozko botila batek 500 urte inguru behar ditu deskonposatzeko, beraz oso garrantzitsua da ingurumena zaintzea, garbitzea eta ondoren berrerabiltzea, […]
Urriaren 12an euskarazko bideo-jokoen industriak ekitaldi garrantzitsua ospatuko du Bilbon. Azkue Fundazioak eta Game Erauntsia kolektiboak Jokoteknia, Euskarazko Bideojokoen II. Jardunaldia egingo dute Bilboko Azkuna Zentroan. Iazko lehen edizioak harrera ona izan zuen antolatzaileen hitzetan, eta horregatik erabaki dute aurten ere egitea. Urtzi Ordiozola, Game Erauntsia kolektiboko kidea batu zaigu […]
Udak utzitako datuak esanguratsuak dira turismoaren alorrean: aurten Bilboko hotelen okupazioa %80-%90 artean egon da. Datuak ikusita urteko aurreikuspenak beteko direla esan dezakegu, %70eko okupazioa espero baita 2019an. Pasa den urtearekin konparatuz ikus daiteke okupazioa %2an igo dela uztailean eta %3,8an abuztuan. Puntu gorena jo dute Bilboko hotelariek marka guztiak […]
Alokairuaren prezioa %7,98 igo da Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan urtearen lehen lauhilekoan. Horrek, bigarren postuan kokatzen gaitu Estatuko bizileku garestienen zerrendan, lehena Madril izanik. Bertan alokairuaren bataz besteko errenta 1.671 eurokoa da hilean, eta hemen berriz, 1.137koa. Halaber, Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldeena alderatuz gero, batetik bestera dagoen aldea nabaria da. […]
Getxoko Komiki Azokaren 18. ekitaldia ospatuko du aurten, komiki zaleak hitzordu interesgarria izango dute datorren asteburua, derrigorrezko topaleku dena, ez bakarrik Euskal Herrian, baita kanpoan ere. Urriaren 18tik 20ra liburu-denda, argitaletxe, merchandising-denda eta fanzineen salmenta-guneak kokatuko dira Areetako Geltokia plazan eta bertaratzen direnek azken nobedadeak eskuratu eta sailak osatu ahal […]
Gaurko saioan Xabi Camareroren bisita izan dugu, Urtz taldeak lan berria argitaratu zuen martxoan, kantu berriak entzun eta lana ezagutu dugu. Pasaian sortu zen Urtz musika talde, 1988. urtean. Sorrera hartatik 31 urte pasatu direnean lan berri bat kaleratuko du taldeak, Zabaldu ateak izenburupean. Taldearen zortzigarren diskoa da. Xabier Camarero […]
Bilboko Udalak antolatzen duen BADek- Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikide Jaialdiak 21. edizioa ospatuko du urriaren 17tik 27ra, ohikoak diren La FuNdicIOn, Campos Antzokia edo Pabellón 6 agertokietara, besteak beste, euren azken lanak aurkeztuko dituzten 21 konpainiaren lanak hurbilduz. Aurten, BADek euskal artisten eta konpainien, finkatuta daudenen eta euren lekua […]
