Aste honetako POTTO saioan, Bizkaiko kontuak izan dituzte hizpide Josu Zabalak eta Erlantz Ibargurengoitiak. Markina-Xemein bisitatu dute, saio bikoitzaz gozatzeko: Bizkaiko eskolarteko finala eta taldekako txapelketaren finala; bertan, Iruri Altzerreka eta Akerbeltzen Antxumeak izan dira txapeldun. Biba zuek, bejondeizuela! https://bilbohiria.com/docs2/2017/potto/170607potto.mp3 Deskargatu hemen.

Lur eta hodei bata bestearekin haserre daude ez dutelako nahi gauzak konpartitu…eskerrak laster oporrak datozela eta gauzak udan alaitasunez ikusten ditugula. Ondo pasa oporretan!!! https://bilbohiria.com/docs2/2017/gaurezdagoeskolarik/10-gaurezdagoeskolarik-ausarten%20kluba.mp3 Deskargatu hemen.

Gaurko saioan Max sariak izan ditugu hizpide Agus Prezekin batera.  Oskara ikuskizuna zazpi izendapenetatik hiru jaso ditu Kukairen obrak. Marie de Jongh konpainiaren Amour ere saritu dute, umeentzako edo familientzako ikuskizun onenaren atalean. Bi antzezlanak izan ditugu mintzagai eta baita ekitaldian eskerrak ematerakoak esandakoak. Tartea bukatzeko Abarka antzerki taldearen estreinaldi […]

Getxoko Ibarbengoa inguruan kanpatuta daudenei landatik alde egiteko abisua eman die Eusko Jaurlaritzak. Inguru hori desjabetuta dago eta metro geltokiaren ondoan hiru solairuko aparkalekua eraikitzeko obrak hasiko dira laster. Bertatik bertara Gorkak ekarri dizkigu xehetasunak. https://bilbohiria.com/docs2/2017/ibaizabal/170609_Iba_touso_bizirik.mp3 Deskargatu hemen.

Erraiak proiektua aurkeztu digu Rafa Ruedak.  Erraietako barne ibilbide bat, proposatzen digute Erraiak proiektuko kideak. 10 kantu sortu dituzte, testu eta ilustrazioekin. Musika, hitzak eta irudiak nahastuta, formatu berezi batean editatu eta zabaldu dute lana. Kajatxo batean aurkitu ahal izango dituzue hamar postal berezi. hamar abestien letrak, hamar literatur ale […]

Ostiraletik igandera Arriaga plazan Kanpaldia egingo dute. Erresidentzietako langileen “borrokaren zergatiak azaltzeko” eta “gurekiko elkartasuna bilatzeko asmoz, azaldu du Ander Akarregi   ELAko kideak. Uztailaren 7 arte luzatuko dute greba, eta hiru egunetan zehar gatazkaren larritasuna berriz ere kalera eramango dute. Argi daukate “sistema dela aldatu beharrekoa.200 greba egun daramatzate, lan baldintzak eta […]

Langileen ekonomiari jarduten dugu ostegunetan, ekonomiaren analisiak eginez, egoerak  ulertzeko gakoak emateko batu egiten zaigu Endika Alabort Amundarain ekonomialaria.  Gehiegizko informazioa dagoen honetan sistema ekonomiako eraldatzeko historian eman diren kasuak komentatu dizkigu Endikak, izan ere, praxia edo praktikak dira garrantzitsuak. Langile mugimendua eta berek ekonomia beti aukeren ekoizleak izan dira. […]

Ekainaren 10ean, Herri Oboeak ekimena izango da Bilbon, VII. Larrain Dantza Topaketarekin batera. Gaztedi dantza taldeko Aitor Santamariak eman digu ekimenaren berri. Ekainaren 10ean, beraz, musikaz argituko du egunak Santutxun, Bilbo Zaharrean, San Frantziskon, Zazpikaleetan eta Abandon, eta 12:00etan Atxuriko Gizakunde Plazan erraldoien lekuko aldaketa egingo dute, “erraldoi eraberrituak” ikusteko aukera […]