Durangoko Atara Zarata antzerki taldeak ,ostiralean Bilboko Pabiloi 6an “Eingo al deu’” antzezpen berria aurkeztuko du. Kepa Gallegoren testuan oinarritutako antzezlana da. Euskal sexualitatea aitzakia hartuta, bidaia ludiko sexual batera gonbidatzen gaitu obrak. Egia ote da kontatu diguten guztia? Egia al da euskaldunok ez dugula egiten? Zer da aurreiritzi eta […]
Bizkaiko Bertsolaritzaren jaia ospatuko da, ekainaren 3an, Markina-Xemeinen. Goizean eskolarteko finalak idatzizkoa eta bat-batekoa eta arratsaldean taldekako finala. Bazkaria, txosna, erromeria…Jone Narbaizak ekarri dizkigu eguneko xehetasunak. Jai honekin Bizkaiko Bertsozale Elkarteak Bizkaiko bertsolaritzaren ekosistema osoa, eskualdez eskualde, eta etenik barik elikatzeko helburua dauka. Baita, bertsogintzaren oinarria motibatu, finkatu eta garatzea […]
25 urte musikan murgilduta eta indar berrituta heltzen dira berriro ere Balerdi balerdi taldeko kideak. Disko berria aurkezten dabiltza Galtzen ikasteko metodo. Gaurkoan Toño Muro izan da Piperpolis saioan. 2000. urtean berriro jarri zuten arte taldea martxan Murok eta Sergio Ibarrola Zara bateria jotzaileak. Karlos Ortiz baxu jotzailearen laguntzarekin, Hegoko […]
Pelota partidaren aurretitxuko egun baten han batuko dira frontoian pelotariak, intendenteak, pelota aukeratzailea,… alde biek aukeratutako 100 bat alerekin. Egun horretan, prozedura jakin bati jarraituz pelotarik egokienak aukeratuko dituzte. Orduan partida hasita dago jada. Eta aurpegian irakurriahal zaie pelotariei norantza jo dezakeen. Hari horri helduta Pelota II dokumentala burutu dute […]
Gaurkoan Deustualdeko Prest aldizkariko gaiak ekarri dizkigu Lur Mallea kazetariak. San Inazioko neskak lehen mailako ametsa betetzetik gertu geratu dira. Iberdrola ligan jokatzeko zorian izan dira, emakumeen futboleko lehen mailan, alegia. Hainbat belaunaldik izan dute harreman zuzena 30 urte betetzear dagoen Deustuko Herriko tabernarekin. Aurelio Sedano eta Guruzne Azkona lehen […]
Brasilgo tentsio politikoak gainezka egin du Brasilian, hiriburuan, Michel Temerren gobernuaren kontrako protestaren ondorioz. Herrialdean gertatzen ari dena ekarri digu Fakun Aznarez kazetariak. Aurreko astean protesta larriak izan dira, gobernuaren erreforma liberalak eta presidenteari leporatzen dizkioten ustelkeria delitu larriak izan dira protestarako arrazoiak, eta herrialde osora zabaldu dira. Michel Temer […]
Azkenengo urteotan Bilboko Kafe Antzokian haurrentzako zein gazteentzako Antzerki Topaketak antolatu ditu Kurkuluxetan elkarteak. Jadanik hamazazpi urte pasatu dira lehenengo Haur Antzerki Topaketak ospatu zirenetik.Maiatza osoan zehar ehunka haurrek egindako antzerki saioak ikusteko aukera izan dugu. Atzo “La Salle” ikastetxeko gaztetxoak aritu ziren oholtzan ” Torrepeko zalduna” deituriko antzezlana eskaini […]
Bilbo Hiria irratia 1997ko udaberrian FM irrati gisa sortu zen 96.0 dialean. Hogei urte hauetan Bilbo Hiria irratia Bilboaldeko euskaldunen irratia bilakatu da, euskararen eta euskal kulturaren sustatze lanei dagokienez, gure mikrofonoetatik makina bat laguni, elkarteri eta erakunderi aukera ezin hobea eskaini die beren jardunaren berri eman dezaten. Historia eta […]
Hodeik orkatila apurtu du sazkibaloian jolasten. Hodeik kirol pila probatu nahi ditu, ondoren gehien gustatzen zaiona aukeratzeko. Zein da zure kirolik gustukoena? https://bilbohiria.com/docs2/2017/gaurezdagoeskolarik/09-gaurezdagoeskolarik-ubuntu.mp3 Deskargatu hemen.
Urtero bezala, eta Algara konpartsaren eskutik, Udaberri Jaia ospatzen da maiatza aldera Gabriel Aresti euskaltegian eta Kafe Antzokian. Egun osoko festa da; goizetik hasita eta ordu txikietara arte. Gaurkoan Bilbo Hiria irratiak zuzeneko saioa egin du Udaberri Jai honetan; pregoiarekin abiatu dugu saioa eta hainbat protagonisten hitzak batu ditugu gure […]
