Azken 400 urteotan Bilboko itsasadarrean uharteak sortu, eraiki, desegin eta desagertu egin dira. Laster beste bat eratuko dute Zorrotzaurre eta Erribera Deustutik bereizita. Bilbotarrek itsasadarreko uhartetxoei urbitarte esaten zieten. https://bilbohiria.com/docs2/2017/gomutan/170428_Gomutan19.mp3 Deskargatu hemen.
Gaurkoan Maiatzaren lehenera begira jarri da Endika Alabort Amundarain ekonomialaria, Langileen Nazioarteko Eguna edo Maiatzaren Lehena langileen mugimenduaren nazioarteko jaieguna da. Gaur egun ospatzen den maiatzaren lehenak 1886ko maiatzaren 1ean du jatorria. Egun hartan Ameriketako Estatu Batuetan greba orokorra hasi zen zortzi orduko lanaldia eskatzeko. Greba handik egun batzuetara bukatu […]
Gerra zibilak ondorio latzak utzi zituen, horietako bat alde egin behar izan zuen jendearen irudiak dira, eta horietako irudi bat da 1937ko maiatzaren 27an eman zen, Habana itsasontzia umez beterik Ingalaterrarako bidean. Gerra zibila zela eta Ingalaterrara joandako umeak hortaz. 4000 bat haur gurasorik gabe, bakarrik, atzerrian. Eman litekeen argazkirik […]
Maiatzaren 18tik 21era ospatuko da Leioako Umore Azoka. 18 urte beteko ditu aurten eta ohiko duen moduan lau egunetan hainbat emanaldi ekarriko ditu. 50 konpainia hartuko dute parte , horietatik 22 Euskal Herrikoak, 20 Estatuko gainerako lekuetakoak eta 8 nazioartekoak. Aurreko edizioan bezala, aurten ere Umore Azoka Leioak lekua gordeko […]
Donostiako zinemaldian Hannot Mindegiak Markak deituriko dokumentala estreinatu zuen. Gernikako bonbardaketaren inguruko pelikula, bonbardaketa sufritutako testigantza jasotzen ditu dokumentalak, utzitako arrastoen, marken inguruan dihardu. Bernardo Atxagaren Markak oinarri hartuta sortutako lana. Markak dokumentalaren musikaz izan dugu mintzagai gaurko saioan. Lan horren ardura Aitor Etxebarriarena izan da. El txef A bezala […]
Abian da jadanik Gutun Zuria literatura jaialdiaren hamargarren edizioa Bilboko Azkuna zentroan. Ospakizuna, hori da aurtengo jaialdiaren ardatza eta gaia. Izan ere, hamargarren edizioa du jaialdiak aurten, eta horregatik ospakizunarena. Guztira, ehun idazle baino gehiago pasatu dira jaialditik. Eta izen handiak dira haietariko asko: Juan Goytisolo, Margaret Atwood, John Berger, […]
1937an, faxistek bonbardaketa basatia egin zuten Gernikan, 80 urte bete dira aurten. Gernika gehiagorik ez gertatzeko Ongi Etorri errefuxiatuak Larunbata eta igandean hainbat ekimen antolatu ditu bertan. Une honetan, inoiz baino gehiago, behar-beharrezkoa da Gernikan gertatutakoaren memoriari bizirik eustea eta gaur egun milioika pertsona ihes egitera behartzen dituzten beste “Gernika” […]
Igandeko presidentetzarako lehen itzuliak Frantziako argazki politikoa astindu du. Ekainaren 11ko legebiltzarrerako hauteskundeek bukatuko dira eta ikusi behar nola antolatzen den Frantziako politikagintza berria. Gaurkoan Mikel Aramendi batu zaigu saiora eta emaitzak aztertu ditugu, argi dagoena Emanuel Macron lehen itzulia irabazi duela, botoen %24 jasota, eta FN Fronte Nazionaleko Marine […]
Marino Goñik ‘Córtate el pelo’ dokumentala aurkeztu berri du, 1960ko hamarkadan Iruñean egondako mugimendu musikala bildu du dokumentalean. 88 minutuko filma zuzendu du. Xabier Unanua izan du laguntzaile dokumentala burutzeko behar izan dituen bi urteetan. Iruñeko lehenengo musika jaialdiak, eta bertan parte hartutako taldeen testigantza batu ditu, baita momentuko egoeraren […]
Asteazkenean, apirilaren 26an, faxistek Gernika bonbardatu zutela 80 urte izango dira. Espainiako Reina Sofia Museoan Picassoren Gernika margolanak 80 urte egingo dituela informatu berri du TVE-k. Urteurren horri buruzko albistean TVE-k ez du 1936ko gerra aipatu, ezta ere herritarrak Gernikan , Otxandion, Eibarren, Elorrion, Durangon, Bilbon… bonbardatu izana azaldu. Memoria […]
