Argitaratu berri du Jon Maiak “Berriak jaio ginen” liburu autobiografikoa,  bertan bizipen pertsonaletatik abiatuta hainbat gaien inguruan dihardu bertsoa, bertsolaritza, hizkuntza, belaunaldi batek bizitakoa, sormena, plaza, kantuak, Euskal Herria …. 1987tik 1997ra bitarteko kronika pertsonala egin du, hari pertsonala jarraituz hausnarketak tartekatu ditu. Aurreko astean Kafe Antzokian aurkeztu zuen liburua, […]

1

EHUko udako ikastaroen barruan Osasuna eta hizkuntza jardunaldiak egiten ari dira ekainaren 27 eta 28an. Bi egunotan zehar Bizkaia aretoan hainbat adituk hizkuntza eta osasunaren ingurua jardungo dute. Bilbo Hiria irratiak jarraipen berezia egin du jardunaldien inguruan. Osasun alorrean  hizkuntzaren diagnostikoa eta tratamendua egiteko aukera emango digute jardunaldiek. Osasun arretak, […]

Bihar eta etzi Bilbon “Osasuna eta Hizkuntza” jardunaldien jarraipen berezia egingo dugu. Goizeko 9:30ean abiatu eta eguerdia bitarte jardunaldian parte hartzen dutenen ikerlari eta profesionalen hitzak batuko ditugu Bizkaia aretotik. Osasun alorrean hizkuntzaren diagnostiko eta tratamendua egiteko aukera emango digute jardunaldiek. Eremu elebidunetan, kalitatean oinarrizkoak diren onargarritasunean, irisgarritasunean eta ekitatean […]

2013 amaieran EAEn enpleguak hondoa jo zuen , afiliazio kopuruari dagokionez. Ordutik, lanean daudenen kopurua dezente handitu da (%6,5). Horiek aztertu ditugu Joseba Barandiaranekin batera. Enpleguren igoera eskualdeka aztertu dugu, izan ere eskualde batzuetan 2013tik enpleguak bera egin du. Toki guztietan berdin ari al da enplegua berrindartzen? bada ez, eta […]

Errekalde auzoaren historia, izaera eta gizarte mugimenduak ezagutu  ditugu #auzozauzo saio berezian. Auzo elkarteko lagunen eskutik abiatu gara. Auzo elkartea duela 50 urte sortu zen, Bilboko zaharrenetakoa da, Joserra Riaño eta Jose Luis Padilla “Padi” gure mikrofonoetara hurbildu dira eta auzoaren inguruko hainbat jakingarri eman dizkigute. Auzo populatua, bizia eta […]

ARGIAk asteon dakartzan gaiak ekarri dizkigu lander Arbelaitz erredaktoreak. Azalean, Aleida Guevara March kubatarra, pediatrian doktorea, mediku internazionalista, Alderdi Komunistako kidea eta Che Guevararen alaba. Berriki Bilbon elkarrizketatu dute, Euskadi-Cuba elkarteak antolatutako elkartasun topaketa batean izan baita. Aitaren figuraz, bizipenez eta iraultzaren osasunaz solastu dira berarekin. Horrez gain parkeak ikasgela […]

Nafarroako kronika ekarri digu Mikel Bujanda euskalerria irratiko kazetariak. Euskararen auzia, euskararen legeak pauso eman du. Nafarroako Parlamentuak baietza eman dio Euskararen Legea aldatzea eta  45 herrik babes handiagoa izango dute euskarari dagokionez. Haietatik 44 eremu ez euskaldunetik mistora pasatu dira, eta bat, mistotik euskaldunera. Atetz da herri hori, eta […]

Larunbat eguerdian, Bilbo Hiria auzoz auzo ekimenaren baitan, zuzeneko saioa egingo dugu Errekalde auzotik, 12:00etatik 14:00etara. Ostiralean abiatuko dita Errekaldeko jaiak eta larunbatean bigarren eguna izango dute, Ekainaren 23an hasi eta uztailaren 2an amaituko dira Errekalde auzoko jaiak.  Bi orduko saioan, auzoa bertatik beratara ezagutzeko aukera izango dugu. Larunbatean Emakumeen […]

Hauxe dugu 2016-2017 ikasturteak duen POTTO saioaren akabuko alea. Uste baino lehenago egin digu ihes denborak, eta guk ere atsedena behar! Josu Zabala eta Erlantz Ibargurengoitia…. oporretan goaz! Alabaina, joan aurretik azken saioa grabatu dugu. Gaurko saioan, Saran jokatu eta Aroa Arrizubieta bertsolari gasteiztarrak irabazitako Eskolarteko txapelketaren finalaz gozatzeko aukera […]