Larunbat  arratsaldean, Gasteizen jokatu zen Arabako Bertsolari Txapelketako finala. Oihane Perea da txapeldun berria, Asier Otamendirekin buruz burukoa kantatu ondoren. Oihane Pereari Karla Santistebanek jantzi dio txapela. 600 lagun elkartu dira Gasteizko Printzipal Antzokian. Hasieratik amaieraraino, epeltasuna eta giro ederra izan da. Gasteizko Principal antzokia bete duten bertsozaleen berotasuna nabaritu […]

Erresuma Batua eta Europar Batasunaren arteko banaketa abiatu da, zalantzaz beterik dagoen arren, Joseba Barandiaranekin ikuspegi ekonomikotik aztertu dugu banaketa. Ikuspegi ekonomikotik, hiru dira konpondu beharreko gako nagusiak: etorkizuneko merkataritza itunak, finantza zerbitzuak eta eskulanaren mugikortasuna. Finantza zerbitzuak gakoa izango dira, izan ere Londreseko bankaren jarduera nagusia Londresen egiten da. […]

Hodei kezkatuta dago eskolan, jolastorduan mutilek ez diotelako haiekin futbolean jolasten uzten neska izateagatik. Amamak lasaitze aldera, hori bera gertatzen zitzaiola  txikia zenean esan eta tristura uxatzeko tortilla zati bat ematen dio. Hodei askoz hobeto sentitu da Jan ostean eta lurrek ea tortilla magikoa zen galdetzen dio amamari Baina zein […]

Gaurkoan Lander Arbelaitz kazetariak Argia astekariko gaiak ekarri dizkigu. Azaletik abitu dugu laburpena. Betiko aldarrikapena da: herritarrek euskara doan ikasteko aukera izan dezatela. Gauzatzetik urrun dago, baina badirudi EAEko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak 2017-2018 ikasturtean pauso sendoa emateko asmoa duela: B2 mailara arte doan izango da. Horretarako baldintza ordea, ez da […]

1

Karlos del Olmok Arestiren nazioa, antzerkia izeneko saiakera plazaratu du EHAZE antzerkizale elkartearen eskutik. Gaurkoan Jaime Valverderekin Arestiren antzerkia aztertu dugu. Liburu horren hitzaurrean, Gabriel Arestiren literatura dramatikoaren eta idazlearen jarrera soziopolitikoen arteko loturak topatu eta aztertu nahi dira “metafora halako bat eginda: zelan edo halan, amesturiko nazioa antzerkiaren bitartez […]

Jarraitzen dugu Artayorran 90eko hamarkada mitikoa gogoratzen; gaurko atalean orduko beste erreferentzia bat dakargu: KASHBAD (Sorkun Rubio, Gorka Lazkano, Gorka Sesma, Haritz Beristain “Ttiki”, Iban Jimenez). 90eko hamarkada zipiztindu zuten eta eredu izan ziren neska kantaria edukita. Hiru lan luze atera zuten 91tik 99ra arteko ibilbidean, “Kashbad” (1996), “Distantzia”(1997) eta […]

Patxadaz bizi dela ematen du. Guraso gernikarrengandik  gerra ostetxuko Bilbon sortua, mugitua izan da Itziarren bizimodua. Umezaroan (“Erribera kalean sortua eta hantxe bizi gaur egun be”) etxe ondoko Areatza zuen jolastoki. Batxillergoa institutuan, gazte denboran neska-mutilak lagun-taldean (antzerkia, mendi-taldea,…) eta giro sozio-politikoa pil-pilean. 60ko hamarkada bukaeran, zuzenbide ikasketei ekin Deustuan […]

Gaurko saioan Endika Alabort Amundarain ekonomia feministaren inguruan aritu da. Ekonomia gizonen ikuspegitik eraikia izan da, hasiera hasieratik. Horregatik ekonomia ortodoxo edo ohikoa dena, akatsak dituen erreminta bat da. Adibidez, ekonomia ortodoxo honen funtsezko elementu bat hartzen badugu, homo oeconomicusa, ikus daiteke nola errealitatearen antipodetan dagoela. Beste neurri bat, adibidez, […]

Azken asteetan bi istripu larri izan dira Bilbon txirrindulariekin. Ostiralean, martxoak 24, furgoneta batek bizikletan zihoan emakume bat harrapatu zuen. Bere alabarekin bidegorri batetik zihoan txirrindularia koman da. Ostiralean ezustean garaje batetik ateratzen ari zen auto batek bidegorritik zihoan txirrindulari bat kolpatu zuen. Gertakariak salatzeko eta txirrindularien segurtasunaren alde egiteko […]