Hamaika egun, hamar gau, 2550 kilometro inguru . Argazki asko utzi dizkigu, lehen egunean hiriburuetako udalak kilometro beren, Santigo zubian euskalgintzako eta instituzioetako ordezkariak elkarrekin, eta milaka norbanakoren argazkiak ere. Asier Amondok Korrikan izandako aniztasuna nabarmendu du. . “Eta bukatu eta gero ez dugu inongo zalantzarik: batzeko Korrika izan da. […]
Zinemaldi Fantastikoaren Fanten 23. edizioa martxan dago jada, eta aurtengo ediziorako, nazioarteko 16 film luze jasoko dituen Sekzio Ofizial interesgarria programatu dute. Lehiaketara aurkeztuko diren lanen artean bi euskal film egongo dira lehen aldiz: Roberto Santiagoren La noche del virgen eta Haritz Zubillagaren El ataud de cristal. Justo Ezenarro jaialdiko zuzendarik ekarri dizkigu […]
Gaurko Bilbok Lege Zaharreko Bilbo hiribildua eta Abando, Begoña eta Deustua elizateak biltzen ditu bere baitan. Gaurko saioan lau eremu horien hedadura ezagutuko dugu bakoitzak eduki zituen ermitei bisita eginda. Baseliza horietako batzuk, gaur egungo auzoen izen bihurtu dira, Santutxu edo San Adrian kasu. Hamabost aipatuko dugu eta bakarrak dirau, […]
Oihane Perea nagusitu zen 2017ko Arabako Bertsolari txapelketan, Asier Otamendirekin batera buruz burukoa jokatu ostean. Estu joan zen joan finala, eta horren erakusgarri aurreneko bi bertsolarion artean izan zen aldea: puntu bakarra. Potto saio ale honetan, Josuk eta Erlantzek Gasteizko Printzipal Antzokian izandako bertsorik preziatuenak ekarri dituzte, bertsozalearen gozagarri. https://bilbohiria.com/docs2/2017/potto/170405potto.mp3 […]
Galdera sorta egin digu gaurko saioan Joseba Felix Tobar Arbuluk. Diruaren moneta teoriaz mintzatu gara eta batez ere nori begiratzen diogun ekonomiaz aritzen garenean. Moneta propioaren garrantzia nabarmendu du, eta Islandia eredu izan daitekeela gai horretan. Bankuek sortzen duten dirua, diru horizontala da eta gobernuek dirua sortzen dute, diru bertikala, […]
Gizarte Ikerketarako Talde Eragilea GITE erakundeak plazaratutako Gernikaren egiak liburuxka aurkeztuko dute. Gaurko saioan aurkezpenean jasota ahotsak izan ditugu entzungai. 1937ko Apirilaren 26an faxistek Gernika bonbardatu zuten. 1987ko apirilaren 26an mundu mailako historialari esanguratsuek Gernikan buruturiko mahai-inguru batean gertaera hurari buruz, eta batez ere, ondoren eraikitako gezurrean oinarrituriko errelatoa salatzera […]
Gaur Lur ez da irratira hurbildu gaixorik dagoelako. Hodei kezkatuta dago. Ez daki zer egin dezaken bere lehengusina sendatzeko. Amama Felixak idei bat izan du. Zein ideia ote da? Jakiteko adi gaurkoa irratisaiora! https://bilbohiria.com/docs2/2017/gaurezdagoeskolarik/04-gaurezdagoeskolarik-lur-gaixorik-dago.mp3 Deskargatu hemen.
Gaurko saioan Baztango Kaskezur taldea ekarri digu Rafa Ruedak. ‘Azpisugeak’ izenburuko lana plazaratu berri du. Diskoak hamar kantu biltzen ditu, distortsio handiko gitarrekin ondutako pop zaratatsuaren esparruan iltzatutakoa. Diskoa Iñigo Irazokik grabatu du Berako Atala estudioetan; nahasketez Irazoki bera eta Gogortza arduratu dira. https://bilbohiria.com/docs2/2017/ibaizabal/170407_RafaRuedaKaskezur.mp3 Deskargatu hemen.
Bilbo Hiria irratiak Bizkaia irratiarekin elkarlanean zuzeneko kontakizuna egin zuen, Bilbotik Korrika pasatzen zela eta, auzolanean, Korrikaren ahotsak batu genituen ibilbideko hainbat puntutan. Urduritasuna, emozioa izan ziren nagusi, ehunka korrikalari batu ziren euskararen aldeko lasterketara, eta bide bazterrak ere jendez beteta zeuden. Txalo-zaparradapean, 40 kilometro egin zituen Korrikak Bilbon barna. […]
Biharko egunari begira jarri gara Hizpidea saioan, foku guztiak Baionara begira izango dira biharkoan eta Foro sozial iraunkorreko koordinatzailea Agus Hernan izan da gurean. Gatazkaren ondorioak konpontzeko prozesuan «blokeo anitz» zeudela ondorioztatu zuten iazko urrian, eta biharko egunera heltzeko lan asko egin da. Biharko eguna denen garaipena izango da, Hernanen […]
