Urruñako San Frantses Xabier ikastetxean maiatzean helduko dioten erronkari begira jarri dira Argia astekariko lagunak oraingoan. Hamar egun pantailarik gabe du izena erronkak haurrek sakelako telefonoarekin egiten duten erabilerari heldu nahi diote, eta ikasleak bortizkeriaren banalizazioaz ohartaraztea zein eskolako errendimenduari erreparatzea nahi dute. Horren berri eman digu Lander Arbelaitz kazetariak. […]
UEUk argitaratzen duen Uztaro giza eta gizarte-zientzien aldizkariaren 100. zenbakia plazaratuko du datorren astean, eta horren aitzakian, Bilboko Kafe Antzokian, martxoak 14ean, asteartean ekitaldi egingo du. 1990ean sortu zuen UEUk Uztaro aldizkaria, giza eta gizarte-zientziei buruzko artikuluak argitaratzeko helburuarekin. Orduz geroztik, 500 artikulu baino gehiago argitaratu eta 773 pertsonek parte […]
Lurrikara batekin esnatuko dira herritar asko Iruñerrian. 07:40 inguruan, lurrak dardara egin du Iruñerri osoan, segundo batzuez, euskalerria irratian ere sentitu dute, horrela kontatu digu Mikel Bujanda euskalerria irratiko kazetariak. Epizentroa Orikain, Anoz eta Anozibar artean izan da eta 7:43ean sentitu da. Kilometro bateko sakoneran izan da, Astinaldi txikiak izan […]
Euskal Kulturgintzaren transmisio gradu ondoan ama alaba izan dira, Mari Jose Azurmendi eta Itsaso Olaizola. Mari Jose Azurmendi Euskal Herriko Unibertsitateko Psikologiako Fakultateko katedraduna da, 1982tik doktore, 40 urte eman ditu unibertsitatean irakasten. Hortaz gain Soziolingustika klusterreko bat soziolinguista zuzendaria izan da sei urtez. Zuzenbide Ikasketak burutu zituen Itsaso Olaizolak […]
Axier Lopez kazetariari ‘mozal legea’ ez betetzea egotzita jarri zioten isuna kendu egin dio Espainiako Gobernuak. Martxoaren 13an epaiketa egitekoak ziren, baina ez diote egingo. Epaiketa egiteko egun batzuen faltan, Javier de Andres Espainiako Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoan duen ordezkariak erabaki du Lopezi isuna kentzea. Axier Lopezekin berba egin dugu, […]
Martxoak 8 sortze pasatu berri, lanaren ekonomiaren tartean emakume ekonomialariak izan ditu hizpide Endika Alabort Amundarainek. Askotan Adam Smith edo Ricard ekonomialari klasikoei buruz hitz egin da; baina ekonomia gizarte zientzia denetik, emakume ekonomialariak izan dira. Gaurko saioan hainbat adibide ezagutu ditugu. Argazkian Elinor Ostrom ekonomialaria, lehen emakumea ekonomia Nobel […]
Larunbatean 19:00etan 7Katu gaztetxeko eskaileretan biltzeko deia egin dute, sortu berri den Gaste Asanbladen Sarea (GAS) ezagutzera emateko egingo duten jaialdian. Iazko urtarrilean biltzen hasi ziren Bilboko 10 auzo desberdinetako gazteak. Hamaika bilera eta bi asanblada orokorren ondoren, Gaste Asanbladen Sarea (GAS) sortzea erabaki dute, Bilboko gazte asanblada desberdinak koordinatu […]
Centro de Información Cerveza y Salud delakoak eta CECUk (Confederación Española de Consumidores y Usuarios) antolatuta, duela bi aste Bilboko Hika Ateneon “Garagardoaren neurrizko kontsumoa dieta mediterraneoaren barruan” izenburuko hitzaldia eman zuen Mercè Vidal nutrizionista, dietista eta Nutrición Sin Fronteras Gobernuz Kanpoko Erakundearen presidenteak. Oso hitzaldi interesgarria izan zen: elikadura […]
Lur-ama hitza etorri zaigu burura. Behinola Joxanton Artzegaz suertatu ginen eta hark esan zigun, horixe dela modu zuzena kontzeptua adierazteko. Artzerenak dira, hain zuzen, “Gure bazterrak” kantu xume-sakonaren hitzak. Eta kantu hori etorri zaio Javier Petralandari gaurko solasaldikoa ederren laburzeko modu. “Radiestesia y Geobiologia. Práctica de la sensibilidad personal” GEAren […]
Martxoak 8 Emakumeen Nazioarteko egunean, hausnarketarako abagunea izan dugu Bilboko Kafe Antzokian, Kafe solasak ekimenean. Gabriel Aresti euskaltegiak antolatutako egitasmoa dugu berau, ikasleen artean mintzamena lantzeko, hilean behin gai baten inguruan solasten dira ikasleak. Gaurkoan, martxoaren 8a hizpide hartuta, sexismoa identifikatu eta deuseztatzeko asmoz, gure gizartean eta gure egunerokotasunean izaten […]
