Larunbatean Arrosa sareak jardunaldiak antolatu ditu Baionan.Seigarren aldia da topaketak antolatzen direla. Euskal Herrian badago zer entzun izenburupean. Baionan egingo dituzte, eta egun osoan askotariko ekitaldiak izango dira. Goizean, irratiek gizarte arazoetan duten funtzioaren gaia landuko dute, Maite Ubiriarekin eta Arantxa Idiederrekin. Lander Arbelaitzekin, berriz, Interneteko sare sozialak irratsaioetarako nola […]
Arkitektura eta emakumea hitzak gutxitan erabiliak izan dira arkitektura munduan. Arkitektura oso profesio maskulinoa dela edonork baiezta dezake. Gaurko tartean arkitekturak eta emakumeak gure artean zein egoera bizi duten aztertu dugu Ula Iruretagoiena arkitektoarekin. 2017ko Martxoak 8an, lehen aldiz, unibertsitateko euskal eta emakume gazteak bildu dira arkitektura eta emakumearen arteko […]
Nicola Sturgeon Eskoziako lehen ministroak atzo baieztatu zuen bigarren galdeketa bat egiteko baimena eskatuko diola parlamentuari hurrengo astean. Londresek nahi duen brexit gogorraren aurrean, Eskoziaren interesak defendatzeko «beste bide bat» hartu nahi du Sturgeonek. 2018ko udazkenaren eta 2019ko udaberriaren artean egin nahi du galdeketa, Europar Batasunetik ateratzearen ondorioak jakinak direnean. […]
Igandean Euskal Herriaren estatus politikoari buruzko kontsultak egingo dituzte Tolosaldean, Oiartzualdean, Hernanin, Astigarragan eta Larrabetzun. Gure Esku Dagoko ordezkariek, antolatzaileekin batera herritarrei dei egin diete 35 udalerrietako galdeketetan parte har dezaten, Bizkaian Larrabetzun egingo dute galdeketa. Erronka bat era badute Gure Esku Dagotik: hiriburuetan galderak egin nahi dituzte epe motzera. Angel […]
Otsaileko Berton aldizkariko gaiak ekarri dizkigu Lur Mallea kazetariak. Azalean Josemi Arribalzaga agertzen zaigu. Bere lantegia ordezkatu zuen parkeaz ikerketa egin du Josemi Arribalzagak. Eta larritu da. Etxebarriakoa ez da parkea, parke paregabea izateko Bilbo galtzen ari den aukera baizik. Burutu berri duen “Un lugar para una chimenea. El parque Etxebarria […]
Gaurko saioan Joseba Felix Tobar Arbuluk Antoni Soy ekonomialari katalanaren pentsamenduak ekarri dizkigu. Brexit-a eta beste afera batzuk ongi eta sakon ulertu duen ekonomialaria da Antoni Soy, Bartzelonako unibertsitateko irakaslea. Haren ustez, Brexit-a Europatik alde egiteko autodeterminazioa dela dio, gero kanpoan egonda politika ekonomiko ezberdinak landu daitezkeelako. Antonioren iritziz, eurogunean […]
Zirika gunea lokalean konponketak egiteko eta hiriburuko herri mugimenduarentzat baliabide gehiago lortzekodiru bilketa abiatu du. Lau urte dira komite internazionalista elkarteak gunea ireki zuela, eta azken urteetan gune Bilbon errotu egin da, baina Zirika gunea erosoagoa izan dadin, konponketak egin eta baliabide gehiago eskuratu nahi dituzte. Igor komite internazionalistako kideak […]
Gaur ere saio monografikoarekin gatoz, 90eko hamarkadara eramango gaituena: LATZEN! ( Iker Mtnez de Zuazo, Gorka Lazkano, Aitor Uriarte eta Joxemari Azpitarte) 90eko heavy metalaren loraldian, ezinbesteko erreferentzia Oñatiko konboa Su Ta Gar taldeagaz batera. Gure gaurko errepertorioetan klasikoa den “Laztana” baladaren egileak.” Kontzientzia ala Infernua” (Oihuka,1995) eta Ardi Larruz(Oihuka,1998) […]
Emakume langilearen eguna igaro berritan, gomutara ekarri dugu emakume langile, ausart, aurrekari eta errepresaliatu bat. Bilboko lehenengo kazetarietakoa izan zen eta larrutik ordaindu zuen. Juana Mir Garcia jaio zen mundura, eta Juanita Mir sinatzen zituen bere idazkiak. 1937ko abuztuaren 5ean fusilatu zuten, Larrinagako kartzelako horma baten aurrean. https://bilbohiria.com/docs2/2017/gomutan/170313_gomutan15.mp3 Deskargatu hemen.
Eneritz Furyak irundarrak Kasernarat taldean igaro ditu bere ibilbide musikaleko une azpimarragarrienak. 2016 urteko hasieran, bakarkako bidea hastea erabaki zuen. Bakarkako bide horren lehenengo urratsa eman du, bere kabuz grabatutako estreinako disko auto ekoiztutakoa aurkeztuko du, “sarean nahiz CD formatuan folk eta rock doinuko hamar kantuk osatuko duten diskoa”. https://bilbohiria.com/docs2/2017/ibaizabal/170310_rafarueda_%20Eneritz%20Furiyak.mp3 […]
