Igande honetan Emakume Master Cup txapelketako finalak jokatuko dira Zornotzan. Bi kategoria, lau bikote, bi final: Lehen Maila eta Elite Maila.  Esku pilotako emakumezkoen aurreneko txapelketa ofiziala izango da. Olatz Arrizabalaga pilotaria izan da gurean, pilotaz mintzatu gara eta txapelketaz. Pozik agertu da txapelketan zehar frontoiak jendez bete direlako eta […]

Nork bere gorputza ezagutu eta hilekoaren isuria kontrolatzeko aukerari buruzko erreportajea idatzi du Itziar Ugartek aste honetako Argia astekarirako, eta ARGIAko erredaktore Lander Arbelaitzek aurreratu dizkigu  erreportajeko xehetasunak. Horrez gain, Sudmine enpresak Lapurdiko 11 herriri eragingo liekeen eremuan urrea esploratzeko eskatutako baimenaz Jenofa Berhokoirigoinek idatzitakoa ere ekarri du. Amaitzeko Steve […]

Martiarekin batera, POTTOk ez du etenik! Berriro be elkartu dira Bilbo Hiria irratiaren estudioan Josu eta Erlantz, bertso-munduak emandako kontuez jarduteko prest. Aste honetako saioan, Nafarroako bertsolari txapelketaren Lakuntzako saioa aletu dute (Aimar Karrika izan zen garaile), eta bertso-aukeraketa ekarri. Halaber, urtero Algortan jokatzen den Abra sariketa ere aletu dute; […]

Gaurko saioan bizitza kontziliazioaz aritu gara Ana Perez Steilaseko kidearekin.  Haurreskolak Partzuergoa orain 13 urte sortu zela gogora ekarri digu, Eusko Jaurlaritza eta udaletxeen arteko hitzarmenaren ondorioz. Helburua argia dute haur eskolek : 3 urtetik beherakoen asistentzia eta hezkuntza-arreta ziurtatzea, lana eta familia uztartzeko bitarteko izatea eta haurraren heziketa eta […]

Azken urteetan nagusitu den diskurtso ekonomiko faltsuaren inguruko azterketa ekarri digu Jon Bernat Zubiri ekonomialariak. Azken urteetan enpresen lehiakortasuna soldatekin elkartu izan da, horiek enpresengan dituzte kostuekin.  Laurogeigarren  hamarkada Margaret Thatcherren esan bezala “ There is no alternative”, kapitalismo eredu bakar giza aurkezten zaigu. https://bilbohiria.com/docs2/2017/hizpidea/170302_Hizp_Jon%20BernatZubiri.mp3 Deskargatu hemen.

Laster Martxaren 8a dator, Emakumeen Nazioarteko Eguna, eta urtero legez gure herri eta hirietako kaleak more kolorez janztera irtengo gara emakumeen eskubideak aldarrikatuz, era guztietako indarkeria matxistak salatuz.  Etxaldeko Emakumeen Taldeak ez du aukera hau galdu nahi elkarrekin partekatzeko, ahalduntzeko, hausnartzeko, ondo jateko eta primeran pasatzeko eta topaketak antolatu dituzte […]

Euskal kulturgintzaren gradu ondoan Juan Inazio Hartsuaga antropologo  eta ikerlaria izan da. Kontu askoren inguruan mintzatu da, lehenengo euskal mitologia izan dugu hizpide. Antzinako mitoen inguruan aritu gara, Mari eta Jentilez baina baita gaur egunekoez. Antropologoak bi ikerketa ekarri  ditu bata ‘Gure nortasuna’ eta ‘Ideia eta balioen bestelako historia laburra’. […]

Otsaileko Prest aldizkariko gaiak ekarri dizkigu Lur Mallea kazetariak. Berbalagun taldeetan bildu ohi dira euskara ikasleak mintzapraktika egiteko klasetik kanpo, lagunarteko giroan, patxadaz. Euskaraz bizitzeko bidean aurkitu dituzten zailtasunak eta laguntasunak konpartitu dituzte PREST!-eko lantaldearekin. Bestalde, gaur egun ezagutzen ditugun Deustuko inauteriak 1977an sortu ziren, duela 40 urte. Abiatu zireneko […]

Magdalena De Santo dramaturgo argentinarraren antzerki-pieza lesbofeminista da “Inundacion”. Histeriak Zinegoak-ekin batera ekoitzi du, La Fundicion, Azala eta Plataforma Tiranterekin lankidetzaz baliatuta. Martxoaren 3an estreinatuko dute Bilboko La fundicion aretoan, Gaurko saioan Leire Ucha eta Maite Fombellida aktoreak izan dira. 2013ko apirilaren 3an La Plata hiria urpean geratu zen. YPF […]

100 egun baino gehiago bete dira muntai polizial baten ondorioz Altsasu nahi baino ezagunagoa egin zenetik. Polizia operazioak, epaiketa azkarrak eta espetxeratzeak. Hala ere, elkartasunak ere ez du etenik izan; horren erakusle, etengabe egin dituzte mobilizazio eta ekimen jendetsuak. Bel Pozueta, egun, muntai horren ondorioz espetxean dagoen Adur Ramirezen ama […]