Gaur Lur ez da irratira hurbildu gaixorik dagoelako. Hodei kezkatuta dago. Ez daki zer egin dezaken bere lehengusina sendatzeko. Amama Felixak idei bat izan du. Zein ideia ote da? Jakiteko adi gaurkoa irratisaiora! https://bilbohiria.com/docs2/2017/gaurezdagoeskolarik/04-gaurezdagoeskolarik-lur-gaixorik-dago.mp3 Deskargatu hemen.
Gaurko saioan Baztango Kaskezur taldea ekarri digu Rafa Ruedak. ‘Azpisugeak’ izenburuko lana plazaratu berri du. Diskoak hamar kantu biltzen ditu, distortsio handiko gitarrekin ondutako pop zaratatsuaren esparruan iltzatutakoa. Diskoa Iñigo Irazokik grabatu du Berako Atala estudioetan; nahasketez Irazoki bera eta Gogortza arduratu dira. https://bilbohiria.com/docs2/2017/ibaizabal/170407_RafaRuedaKaskezur.mp3 Deskargatu hemen.
Bilbo Hiria irratiak Bizkaia irratiarekin elkarlanean zuzeneko kontakizuna egin zuen, Bilbotik Korrika pasatzen zela eta, auzolanean, Korrikaren ahotsak batu genituen ibilbideko hainbat puntutan. Urduritasuna, emozioa izan ziren nagusi, ehunka korrikalari batu ziren euskararen aldeko lasterketara, eta bide bazterrak ere jendez beteta zeuden. Txalo-zaparradapean, 40 kilometro egin zituen Korrikak Bilbon barna. […]
Biharko egunari begira jarri gara Hizpidea saioan, foku guztiak Baionara begira izango dira biharkoan eta Foro sozial iraunkorreko koordinatzailea Agus Hernan izan da gurean. Gatazkaren ondorioak konpontzeko prozesuan «blokeo anitz» zeudela ondorioztatu zuten iazko urrian, eta biharko egunera heltzeko lan asko egin da. Biharko eguna denen garaipena izango da, Hernanen […]
Aste honetako Argia astekaria Diru Sarrerak bermatzeko errentari (DSBE) begira jarri da. Emakumeak dira DSBE jasotzen gehienak, 65 urtetik gorakoak batez ere, eta emakumeak eta etorkinak dira irizpideek gehien zanpatzen dituztenak, guzti honen berri eman digu Lander Arbelaitz kazetariak. Francois Ruffin kazetariak Nuit debout mugimenduaren sorreraren inguruko erreportajea idazti du […]
Makulu ken taldeak pantailak itzali eta mugitzera gonbidatzen gaituzte, abesti berriekin egiten digute gonbitea, Kale kale diskoa argitaratu berri dute, eta ostiralean Bilbon aurkeztuko dute zuzenean Bilboko Hika Ateneoan. Bilbo hiria irratira bisita egin digute 2012an lehen lana argitaratu zuen Lasarteko taldeak eta beste lan luzea grabatu eta berriro ere […]
Emprendeudoreak edo Kapitalik gabeko enpresari ahulak izan ditugu mintzagai Jon Bernat Zubiri ekonomialariarekin. Azken urteetan langabetuen kontrako neurri politikoei gehitzen zaie irtenbide indibidualak (ez sozialak, ez politikoak) bilatzeko matraka : “ez duzu lana, sortu zure enpresa, nahiz eta inbertitzeko diruak ez izan”. Diskurtso neoliberal onari erantzuna emateko, bi autore izan […]
Martxoaren 15ean, Kontsumitzaileen Eskubideen Mundu Egunean, Kontsumobidek bere iazko memora argitaratu zuen, non EAEn izandako kontsumoko erreklamazio guztien estatistika zegoen. 2016an aurreko urtean baino %7,5 gutxiago izan ziren. Gaurko saioan estatistika hori gainbegiratuko dugu Jose Luis Segura EKA-ko kidearekin batera. Erreklamazio gehien sortzen dituzten atalei batez ere erreparatuz, eta Kontsumoko […]
Diru Sarrerak Bermatzeko Errentan izan diren murrizten aurka, A25 Emakumeen Plazan zortzi lagunek hasitako mugarik gabeko gose grebaren hamahirugarren eguna dute gaur, hasierako zortzi horietatik hiruk jarraitzen dute aurrera. Egun hauetan hainbat gizarte eragile, sindikatu eta alderdi politikoen babesa izan dute. Gurean izan da Agus Figal ekimeneko kidea. Gizarte eragile […]
Gaurko saioan Mikel Urdangarinen bista izan dugu. Estudioko lan berria argitaratu berri du, Margolaria deiturikoa. 2015.ean bakarka eta zuzenean aurkeztutako lan haren ondoren, Mikel Urdangarinek banda osoaren musikalitateaz horniturik agertzen ditu oraingoan bere konposizio berriak. Luze hitzegin dugu Mikelekin, kantuen hitzez musikez eta musikan pintatzen jarraitzeaz. Biztzari eskainitako diskoa dela […]
