“Ez da Kasualitatea” bertso-saio musikatua zabaldu dugu uhinetan. Deustuko udaltegian izan zen zita, 2024ko abenduaren 9an; Idoia Anzorandiaren agindutara izan ziren kantuan Miren Amuriza, Aissa Intxausti eta Maite Sarasola. Musikaren indarrean: Libe Goienaga eta Aner “Euzkitze” Opari txikia ere besapean: Maider Arregiren sorta musikatua eta, Tolosako Atariak antolatutako saioan, Amaia […]
Heitxi sortzailea izan dugu gurean, argitaratu berri duen diskoa aurkeztu digu, “Berreraikitze Aroa” deiturikoa. Nortasuna berreraikitzeko eta nork bere burua onartzeko beharretik sortutako proiektua da. Musikari dagokionez, euskal soinu tradizionalak, hala nola, trikia eta panderoa, elektronika garaikidearekin konbinatzen ditu. Martxoaren 7an Zornotza aretoan eskeiniko du lehen kontzertua. https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250227_heitxi.mp3 Deskargatu hemen.
GUKA mugimenduak Bilbon martxan den “erdalduntze makina” aurkeztu du. Infografia baten bidez, GUKAk Bilbon euskaraz bizi nahi duenak helburu hori eragozteko topatzen dituen oztopoak eta erdararen aldeko eragileak irudikatu ditu, makinaria oso baten mekanismoak bailiran. Bilbon euskaraz bizitzeko asmoa zuen pertsona, hasieran “Euskaraz bizi nahi dut” asmoa zuena, azkenean, prozesu […]
HARIZTIA. EPE LUZEKO ARGAZKI PROIEKTU BAT Solasaldia eta liburu aurkezpena dugu gaur Bira Kulturgunean. Pandemia garaian 27 haritz landatu zituen Asier Gogortza argazkilariak, muga marraren gainean bi zirkulu osatuz, eta Hariztia argazki liburuan jaso du haren bilakaera. Bizitzari begiratzeko moduaz eta erritmoaz egin du gogoeta. Aipatu bezala, gaur solasaldia dago […]
Aintziretan Miranderen Igela, Apaleta, Pasazaitekoen altxorrak, biboteen ilunpeetan, Flanneryren sator begien txinpart itsuak, Melvlle Harrigarriaren eskifaian, ezusteko gonbidatuak, Guillaumen Xomorroen ustekabeko edertasuna, Moranteren Elsa, Ginzburgen Natalia, eta gustuko ez ditugun liburuak ez bukatzearen sen ona. https://bilbohiria.com/docs2/2025/liburuenerrepublikatxikia/250226_liburuen_errepublika_txikia_22.mp3 Deskargatu hemen.
Lautan3 jaialdiaren baitan, Tartean teatroak Bilboko Kalderapeko tabernan “Arima eta Bihotza” antzezlana estreinatuko du. Jokin Oregik idatzi eta zuzendu du obra eta telefonoaren beste aldean izan dugu. Antzerki laburra dela esan digu, 15-20 minutu ingurukoa, eta publiko guztiarentzat eginiko obra dela ere bai. Mikel Losada eta Anje Oregi izango dira […]
‘Amama, irribarrearen ondarea’ antzezlana estreinatuko dute igandean Pabelloi 6 aretoan eidabek jarri du martxan antzezlana eta Ugaitz Alegria da antzezlanaren zuzendaria. Topera dabil baina tartetxo bat eskaini digu. Antzezlaneko protagonistak Leak amama bat behar duela sentitzen du, baina ez dauka. Eskolako lagunen amamak ikusten ditu nonahi, eta berea topatzeko hainbat […]
‘Epaiketa arrotzari’ antzezlan interaktiboa iksuteko aukera dugu Euskal Herrian. Getxon izango dira. Iñigo Santacanak zuzendu du lana, epaiketa bat irudikatuko dute, eta ikusleak ere obraren parte izango dira. Indubio konpaniak antzerki interaktibo giza definitzen du antzezlana. Albert Camusen L’Étranger eleberrian oinarrituta dago antzezlana. Euskarazko bertsioan Silvia Larrauri, Luix Mitxelena eta […]
Azken asteetan berriro jarri da mahai gainean euskal hezkuntzaren gainkontzertazioa, itunpeko zentruen umeak hartzeko gaitasuna beherakada demografikoari eta biztanleriaren klase osaketa berriari egokitu beharra dagoelako. Eztabaida horren baitan, aipatzeko modukoa da Bermeoko eskola publikoaren familia elkarteak hartutako bidea, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza arduradunei neurrizko eta legezko ituntzearen egokitzapena egitea aldarrikatuz. Haien […]
Euskal Dantzarien Biltzarrak antolatuta, Gazteen Dantza Topaketaren hirugarren edizioa egingo da Seguran, ekainaren 27tik 29ra. Bertan, Euskal Herriko 15 eta 25 urte bitarteko ehun gaztek baino gehiagok parte hartuko dute dantza tradizionalaren belaunaldi arteko erreleboaz hausnartzeko eta komunitate sentimendua indartzeko. Topaketarako izen-ematea otsailaren 24tik martxoaren 21era egongo da zabalik. Informazio […]
