Ostiraletik igandera bitartean egingo dituzte Gernikako leku horretan. Egun, baserritar gazteen arazo nagusia lur falta da, oso garestia delako: horretaz ere hitz egingo dute, Unai Arangurenek kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141015unaiaranguren.mp3 Deskargatu hemen
Hainbat baldintzarekin, etorkinek jaso ditzaketen Oinarrizko Errenta zailago jartzeko: horra hor Gasteizko alkatearen kanpaina, hainbat gizarte-eragilek salatuta. Bestalde, Jon Sanchezek Lizarraga euskararen etxearen inaugurazioa aipatu du. Eta bukatzeko, Agenda. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141015jonsanchez.mp3 Deskargatu hemen
Udazkeneko lan berriak: Berri Txarrak, On, Tania de Sousa, Hesian, Lurra, Morau, Oneka kanta bilduma, Altxatu… Udazkenean, onddoak legez, agertzen dira lan berriak gure panoraman… on egin! Josu Zabala & Isidro Elgezabal https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/artoyorran/141014artayorraneskizabel.mp3 Deskargatu hemen
1933ko urriaren 14an hain zuzen. Gabriel Aresti Segurola idazlea, poeta, euskara batuaren bultzatzailea, justizia soziala aldarrikatzen zuena… Hori eta gehiago kontatu digu Xabier Monasteriok, baita Gabriel Aresti Kultura Elkarteak azken urtean egindakoak ere. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141014monasterioaresti.mp3 Deskargatu hemen
Bizkaibuseko langileek egun batzuk daramatzate lanuzteak egiten, iaz Bizkaiko Foru Aldundiarekin sinatutako Ituna aplikatzeko asmoarekin: ez dute besterik eskatzen, baina egoera ikusita, lanuzteak eta grebak izango dira datozen egun eta asteotan, ELAko Iñaki San Andresek kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141014inakisanandres.mp3 Deskargatu hemen
Gaur, BIGEko Irune Uriaren txanda izan dugu atal honetan. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141014iruneueia.mp3 Deskargatu hemen
San Frantzisko kalea, 8 (Bilbo). SF8 espazioa. Iragana eta etorkizuna bertan. Atzo (2014-10-6, astelehena, SanFrango jaien luzagarri 🙂 inaugurazioa eta azaroan hasita egunero zabalik. Bilbotar agerikoa. Goi sukaldaritzako eskaratzeetatik ihesi (rock star-en pare ibili izan ei dira asko, sukaldetik eta lan-taldearengandik urrunegi, sarriegi) bere bideari gogotsu ekin berri dio. Konpartitzea […]
Pako Aristi idazlearen bisita izan dugu gaurkoan. ‘Urari ostutako poemak’ plazaratu berri duen poema bildumaz aritu gara. Bidai bat egin dugu berarekin eta maitasunaz, bizitzaz, heriotzaz…berba egin dugu. Itsasoa bezala gure saioa ere aldakorra da eta Gu geuk geure kulturaz plataformako Ixi garciaren bisita izan dugu, euskal herriko sortzaileen kezkak […]
Itziar Laka hizkuntzalariak emango du hitzaldia, eta gaurko elkarrizketan aurreratu digu horren edukia. Aresti euskaldun berria zela jakina da. Horregatik, bigarren hizkuntza ikastean burmuinean gertatzen diren aldaketak azalduko ditu Lakak hitzaldi honetan. Norberaren ama-hizkuntza ez den bigarren hizkuntza bat ikastean bien arteko lehia modukoa gertatzen da gure garunetan, eta Lakak […]
Ostegun eta ostiral honetan egingo dituzte EHUko Paraninfoan, Bilboko Abando-Ibarran, Ikuspegik antolatuta. Xabier Aierdik kontatu digunez, Jardunaldi hauetan etorkinen 2. belanauldia aztertuko dute, gaurko etorkinen seme-alaben errealitatetik abiatuz. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141013xabieraierdi.mp3 Deskargatu hemen
