Azken egunotan gosaldu, bazkaldu eta afaldu egiten dugu ebolaren inguruko berriekin. Afera serioa da, batez ere Afrikan, baina hemen beldurra ari dira hedatzen, bestelako arazorik ez balego Josu Larrinagak azaldu duenaren arabera. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141013josularrinaga.mp3 Deskargatu hemen
Gogoratu lagunak, Barakaldo hornitzen duen urtegi horretan hainbatetan lindanoa aurkitu dutela, eta azkenean, arrazoi teknikoak tarteko, Barakaldoko udalak konexioa moztea erabaki berri du. Bien bitartean, Barakaldon ur garbia edatearen aldeko Plataforma aste honetan Bruselara joango da, Gotzon Hermosillak kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141013gotzonhermosilla.mp3 Deskargatu hemen
Gaur, Gabriel Aresti euskaltegiko Isabel Isazelaiaren txanda izan dugu. Berak kontatu digunez, euskara ikastaro guztiak hasi dira asteon Gabriel Aresti euskaltegian. Eskolez gain, eta haien osagarri, urte osoan kultura programazioa prestatuko du euskaltegiak, dudarik gabe ikasketa prozesua azkartzen eta arintzen duten hainbat jarduera euskaraz mintzatzeko, entzuteko, benetako komunikazio egoerak sortzeko. […]
Aste honi dagokiona eta azalean Prostituzioa. Pertsonaia Oskar Estanga da, eta Termometroan bi gai komentatu ditu Unai Brea erredaktoreak: Burujabetzaren inguruko mahai-inguru bat, eta D ereduaren gurasoen transmisioa. Aurtengo Nafarroa Oinez ere izan du hizpide. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141010unaibrea.mp3 Deskargatu hemen
Larunbat honetan izango dira, “Grebalariak Aske!” Plataformak hainbat ekitaldi antolatu dituela. Maitane Muñozek elkartasuna azpimarratu du bi gazte horiek espetxera ez ditzaten (gogoratu bi urte t´erdiko espetxe-zigorra ezarri diotela bakoitzari) https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141010maitanemunos.mp3 Deskargatu hemen
Atzo arratsaldean izan zen, Lodosan eta Sorladan. Horrez gain, Mikel Bujandak VWeko BEZaren zorra, Elkarrizketa sozialerako Mahaia, Liburu debekatuak edo Bizardunen epaiketa komentatu ditu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141010mikelbujanda.mp3 Deskargatu hemen
Gaurko “Soinugela”-n musikari askoren kantak entzuteko parada izan dugu. Lehen orduan, Tom Petty & The Heartbrakers, Leon Russell, Jack White edo The Goriesen kantak entzuteaz gain, Pedro Elias Igartuak Tarantinoren pelikuletan erabilitako zenbait kanta jarri ditu: Stealers Wheel edo Dusty Springfieldenak. Bigarrenean. aldiz, etxean hasi da, Tania de Sousarekin. Gero […]
Urteak daramatzate merkatu hori urtero pare bat aldiz egiten, baina 7 Kaleetako Merkatarien Elkartean ez dauden dendek ordaindu behar dute parte hartzeko, eta horreak, azkenean, hautsak harrotu ditu. Horrez gain, Aitziber Ibaibarriagak Zezenketak Bilbon, eta Basarrate Plazako lanak komentatu ditu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141009aitziberibaibarriga.mp3 Deskargatu hemen
Independentistak Sareak deituta, datorren larunbatean ezohiko ekitaldia egingo dute lelo horrekin Bilboko Plaza Biribilean. Txutxi Ariznabarretak esan digunez, “independentzia ez da zerbait teorikoa, praktikoa baizik”. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141009txutxiariznabarreta.mp3 Deskargatu hemen
Gaur Hamaika Telebistako Ane Zabala erredaktorearen txanda izan dugu atal honetan. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141009anezabala.mp3 Deskargatu hemen
