Atzo eta gaur, eta horretan hainbat gai dantzan, Mikel Bujandak kontatu digunez. Errealitatearekin bat eginez ere, aste honetan Kontuen Ganbarak ateratako datuak, edo Langabezia eta Pobrezia Energetikoari buruzko txostena. Bukatzeko, Mikelek igandeko Nafarroa Oinez komentatu du. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141017solasmikelbujanda.mp3  Deskargatu hemen  

Jana: HASIER LARRETXEA “Larremotzetik” + “LASA ETA ZABALA” (Pablo Malo eta Unax Ugalde) + Horace Silver “PEACE”. Edana: “The Conquering Sun” eta “Crater” THE SADIES + Ambrose Akinmusire “The Beauty of Dissolving Portraits” + Single “Me enamoré” + Libe “Lilitegi antzua” + Gose “Zaborra (remix)” + Marlango “Te vas” + […]

Aste honetan bertan Teatro Atx, Thomas Noon Dance edo Antzerkizale eguna, lehena Barakaldon eta beste biak Bilbon. Datorren astean BAD hasiko da eta Agus Perezek “Salto” eta “Magia sinpatikoa” (biak euskaraz) azpimarratu ditu. Bukatzeko, hilaren 30ean “Arkimedesen printzipioa” ikusgai egongo da Arriagan. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141016agusperez.mp3  Deskargatu hemen

Irailari dagokiona eta azalean Lorea Argarate eta Eva Gutierrez, Las Tea Partys DJk. Erreportajean Larrinagako kartzela eta erakusketa dugu, eta Literatura atalean Josu Martinezen “Tunelak,. izarak, mozorroak eta bafleak” liburua. Horiez gain, Lur Malleak beste artikulu batzuk komentatu ditu, Begoña 1896. urtean, Inkesta, Irudi Albuma… https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141015lurberton.mp3  Deskargatu hemen

Boliviako presidentetzarako hauteskundeak, eta nola gainera, botoen %60 baino gehiago ateraz. Gero, Fakun Aznarezek Txilen pasa den igandean manifestazio baten aurka izandako errepresioa komentatu du. Bukatzeko, hilaren amaieran Roussef eta Neves izango dira aurrez-aurre Brasilgo presidente berria izateko. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141015fakun.mp3  Deskargatu hemen