Imanol Epelderekin ‘Etxepare rap’ ikuskizunaz aritu gara. Euskal literaturako hainbat klasiko zahar eta moderno rap abesti bihurtu ditu eta antzerkiaz eta ikusentzunezkoaz baliatuz iksukizuna osatu du. Euskal literatura jendeari ezagutarazi nahi du  modu ezberdin batean. Ostegunean urriak 23an Okela sormen lantegian izango da eta aitzakia baliatuata Okela sormen lantegiara bisita […]

Mikel Azanza, hezitzaile bokazioz, coach senez, beti ikasten Iruñea eta Urdazubi artean haurtzaroa, fraile hasi La Salleko irakasleen eraginez,… eta puntu baten sentitu inguru hartan gizarte eskaerei eta euskerari entzungor egiten zitzaiela. Urteak eman ditu irakasle eta zuzendari Artxandape Ikastolan eta kudeatzaile Ikastolen Elkartean. Hezkuntzaz aritu gara, beraz, Mikelen pasio […]

Aste honetan izandakoari errepasoa egin ondoren, Mikel Urbeltz gaurko kontzertuarekin (Dictators) hasi da. Bihar, aldiz, Barbara Mason izango da. Datorren astean, hitzaldi bat (“Arestiri gorazarre”, Zine Txokoa (“Amaren eskuak”), Lagun artean Kantari, eta hainbat kontzertu (Pink Tones edo Letz Zep esaterako) izango dira Bilboko Kafe Antzokian. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141017solasmikelurbeltz.mp3  Deskargatu hemen