Lehen eta bigarren orduan Fame disketxetik ateratako soul kantak entzuteko parada dugu gaurkoan. Horrekin batera, besteak beste, John Hiatt, Amy Winehouse edo Javier Ruibal entzun ahal ditugu Pedro Elias Igartuaren saioan. DESKARGATU HEMEN
Ostiral honetan hasi eta martxoaren 29ra arte Bilboko zenbait lekutan luzatuko dena, La Fundicionek antolatuta. Dantza, zinema, tallerra, ikastaroak eta gehiago izango dira horretan, La Fundicioneko Marian Etxebarriak kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
20 urte bete berri ditu Bilboko irrati libre horrek. Gaurkoan Iñigo Muñoz koordinatzailea izan dugu, lehen, orain eta geroaz hitz egiten. DESKARGATU HEMEN
Egunotan irekita dago aurrematrikulazio epea. Sortzen Ikasbatuazeko Aitziber Martinez de Lagosek azken urteetako euskararen ereduen emaitzak aztertzeaz gain, gurasoei haurrak D ereduan aurrematrikulatzeko deia egin die. DESKARGATU HEMEN
Gaurko saioa Iban Zalduarekin Biodiskografiak liburuan murgildu gara. 2011an kaleratu zuen liburua eta bertan bere bizitzako 39 diskoren haritik tiraka sortu dituen istorioak biltzen ditu, nagusiki Pop eta Rock artean mugitzen diren diskoen baitakoak. Aurreneko proposamenak -The Beatles-en ‘Revolver’ 1966an,jaio zen urtean, argitaratua, ipuinez, musikak eta oroitzapenez mintzatu gara Piperpolisen. […]
Larrabetzuko hainbat elkartek, udalarekin batera, kultura eta kirol agenda adostu dute datozen hileetarako. Otsailean, hiru ekitaldi nagusi izango dituzte, Patxi Gaztelumendik kontatu digunez: Kanpomartxo, Asel Luzarragaren hitzaldia eta Inauteriak. Honen inguruko informazio gehiago larrabetzu.net webgunean. DESKARGATU HEMEN
Gaurko Irakaskuntzaren greba eta mobilizazioekin hasi da Pantxo Irigarai bere kronika egiten. Gero, Ernesto Praten kasua, Kontseilu Orokorraren aurrekontua eta hartza izan ditu hizpide. Bukatzeko, azkenean bai, aurten ere Maskaradak izango direla Zuberoan kontatu digu Pantxok. DESKARGATU HEMEN
Ihaute/ Haratuzte sasoian gaudela, horietako zenbaiten berezitasunak aipatu dizkigu Jabi Lauzurika lankideak: Lantz eta Ituren; Mundaka eta Durango…. Pertsonaiak, ohiturak, kantak…. Bakiotzetik jasotako musika eta giroa ere entzungai duzu entzule. DESKARGATU HEMEN
Aurten ere, otsailaren 20ra bitartean, UEUk proposamenak bidaltzeko aukera eman du. Horrekin batera, beste bi gai jorratu ditu Lore Erriondo UEUko zuzendari-ohiak: diru-laguntzarena (kendu dietelako), eta aurten Ikastaro horien 40. urteurrena izango dela. DESKARGATU HEMEN
Bai, Krisi ekonomikoak erangindako zenbait ondorioz mintzatu zaigu Iosu Larrinaga Soziologo eta EHUko irakaslea. Pairatzen dugun eragina, agintariek esaten digutena eta aipatzen ez diren funtsezkoak ere gogoratu dizkigu. Egongo diren zenbait mobilizazio eta hauen “gabeziak” ere aztergai dira gaurko saioan DESKARGATU HEMEN
