Horixe da Pedro Elias Igartuak gaur jorratu duen musika sorta. Lehen orduan, besteak beste, Xabi eta Petti, Pata Negra, Otis Spam edo B. B. Kingen kantak entzun ditugu. Bigarrenean, aldiz, Slim Harpo, Taj Mahal, Long-Gee edo Bonnie Raiffenak. DESKARGATU HEMEN
Gaur hasten dira Inauteriak eta gai horrekin hasi da Aitziber Ibaibarriaga. Horrez gain, besteak beste, Udala eta Auzo Elkarteen arteko harreman eza, Metro Bilbaoko langileen manifestazioa edo BAD festibala eta euskara izan dira jorratutako gaiak. DESKARGATU HEMEN
Gaurkoan Joxe Rojasek hiru albiste ekarri dizkigu: kaixomaitia.comen urteurrena, sukaldean.com gune berria eta Applek Txinan dituen arazoak. DESKARGATU HEMEN
Datorren larunbatean Bilboko EGKko egoitzan egingo dutena. Urtzi Ugaldek kontatu digunez, hiru hizlari izango dituzte bertan, gaiaren inguruan azterketa egiteko eta ondorioak ateratzeko. Honen inguruko informazio gehiago egk.org webgunean. DESKARGATU HEMEN
Urtarrilari dagokiona eta elkarrizketa nagusia Lorea Soldevilla kooperatibetan adituari egin diote. Horrez gain, besteak beste, Santutxuko Sei Izar krosa, Begoñako Ikurren galera, Kukutzaren inguruko liburua eta ohikoak: Begoña eta euskerea edo Inkesta, Lur Malleak azaldu duenez. DESKARGATU HEMEN
Duela gutxi Espainiako PPren gobernuak ezarritakoa aztertu du Luis Guridik. Bere ustez, pentsamendu neoliberal batetik abiatuta egin dute erreforma hori eta horrek langabezia jaisteko ez du balio izango. DESKARGATU HEMEN
Arte Garaikideko azoka hori hilaren 15etik 19a bitartean egingo dute Madrilgo IFEMAn. Herbereak izango da herrialde gonbidatua eta horiekin batera beste 28 herrialdetako 3000 artistaren lanak ikusgai izango dira. Euskal Herririk bost galeria joango dira, Ismael Manterolak kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
ENHEko Alberto Llona egon da gurekin; esne ustiketek bizi duten egoera kaskarra dela eta. Erakundeek agroindustria laguntzen dute, esplotazioak menpekotasunera kondenatuz; beraz, elikadura subirautzaren premia bada gure artean. DESKARGATU HEMEN
Aurtengo Aberri Eguna Iruñean izango da apirilaren 8an. Aurten hiru ideia nagusi jorratu nahi dituzte: mundiala, hausnarketa eta independentzia, Independentistak Sareako Txutxi Ariznabarretak kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Xabier Aierdi soziologo eta EHUko irakaslea izan dugu gurekin; egun bizi dugun giro politikoaz jardun du eta halaber alderdi edota sektore bakoitzak giro hori nola interpretatzen eta aztertzen duenari buruz. DESKARGATU HEMEN
