Euskalerria Irratiko Mikel Bujandak ekarri dizkigunak. Oraindik alde egin ez duen hotzarekin hasi da, Nafarroako Legebiltzarrak IRPF zerga igo duela jarraituz. VW enpresan zein Banca Civican izango diren kaleratzeak ere komentatu ditu, Nafarroako Bertso Txapelketa eta Ihauteriekin bukatzeko. DESKARGATU HEMEN
Aste honi dagokiona eta erreportaje nagusia Jose Maria Sagardui “Gatza”ri egin diote. Asteko gaia Azpiegitura erraldoiei dedikatu diete eta Erdiko Kaieran Udaberri arabiarraren loraldi kuturalari. Joxemi Zumalabe Fundazioa edo Israel eta Irani buruzko artikuluak ere komentatu ditu Mikel Asurmendik. DESKARGATU HEMEN
Egitasmoa iaz hasi ziren pentsatzen eta dagoeneko Bilboko Irala eta Uribarri auzoetan zenbait tailler egin dituzte. Hurrengo hitzordua, martxoan eta Otxarkoagan izango da, gaurko hiriaren ereduari, emakumeen ikuspuntutik, erantzuteko, egitasmoaren antolatzaile Aitziber Virgelek kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Lehen orduan, besteak beste Bill Frisell, James Taylor edo B.B. Kingen kantak entzun ditugu. Bigarrenean, aldiz, “From Elvis in Memphis” izan dugu entzungai, Pedro Elias Igartuaren eskutik. DESKARGATU HEMEN
Pentsamendu atzerakoian gauza bera dira edo sexualitateak ugalketarako baino ez du balio. Desberdinak direla esan digu Igor Erauzkinek eta horren inguruan hainbat arrazoi eman ditu. DESKARGATU HEMEN
Gaurkoan, bi jorratu ditu Fakun Aznarezek. Hasteko, Kubaren aurkako blokeoak 50 urte berri ditu. Bestetik, Malvinak izan ditu aztergai: Erresuma Batuak gero eta arazo gehiago ditu. DESKARATU HEMEN
Duela urtebete Sortuk bere legalizazioa eskatu zuen eta oraindik legez kanpo jarraitzen du. Horretaz gain, azken hilabeteotan izandako aldaketak aztertu ditu Maribi Ugarteburuk, baita konpondu gabeko arazoak ere, arlo politiko zein sozialean. DESKARGATU HEMEN
Bihar, hilaren 9an Administrazio eta Zerbitzu Publikoetan burutu nahi dituztenak, ELA, LAB eta EILAS sindikatuek deituta. Egoera ezaguna da: hainbeste erreforma eta aldaketa egin ondoren langabeziak gora egiten jarraitzen du eta langileen eskubideek behera, ELAko Igor Eizagirrek azaldu duenez. DESKARGATU HEMEN
“Emakumeok, Ingurugiro eta Biodibertsitatearen alde” lelopean gaur hasiko dira Bilboko Hikaateneoan. Larunbatera arte, hitzaldiak, mahai-inguruak, bideo-emanaldiak eta gehiago izango dira, Mundu Bat GKEko Joseba Gotzon Martinek kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
“Gauerdiko Ulua entzutean herri musikaren historia sekretua josi duten pertsonaia izkutuak irtetzen dira euren gordelekuetatik…” Gordelekuetatik irten eta Bilbo Hiria Irratiko estudioetara ekartzen ditugu, hilabetero, gauerdian, ilargi betea dagoenean. Pasadan otsailak 7ko gauerdian Gotzon Hermosilla gonbidatu genuen gure pertsonaia izkutua asmatzeko, eta asmatu zuen baina kostata. Hona hemen pista batzuk, […]
